Berriak San Martin auzoko etxebizitzak erregulatzeko bideari ekin dio Udalak

San Martin auzoko etxebizitzak erregulatzeko bideari ekin dio Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sanmartinbileraAzkoitiko San Martin auzoa 1920ko hamarkadan eraiki zen, garai hartako eraikuntza motarekin, eta auzo mailako zerbitzu batzurekin. Urte asko pasatu dira ordutik, eta etxe horien jabeek, euren beharrei erantzunez eta ezinbestean, haunditu egin behar izan dituzte euren eraikinak. Etxejabeen %87ak handitu ditu etxeak, eta horietako gehiengoak baimenik gabe edo emandako baimena bete gabe egin dute.
Horrek hainbat arazo ekarri dizkie etxe horietako bizilagunei.

 

Handitze lanak erregulatu gabe edukita, etxe jabeek ez dute euren jabetza erregistratzeko modurik, ondorioz, ezin dute etxebizitza osotasunean saldu, eta hipoteka egin nahi izanez gero, ezin dituzte agregakinak kontuan hartu. Etxea berritu nahi dutenek, berriz, ezin dute legez egin, egungo araudiak ez duelako uzten, eta hori gutxi balitz bezala, istripu edo ezbeharren bat izanez gero, aseguru etxeek estaldurari buruzko arazoak jarri ditzakete.
Horregatik, Udalak etxebizitza horien egoera erregulatu nahi du, eta araudia berritu. Helburuak argiak dira: auzoaren itxura mantentzea eta jabeen arteko eskubide berdintasuna bermatzea, azken finean, udalaren araudia aktualizatu eta herritaren etorkizuneko beharrei erantzun bat ematea. Udalak argi utzi nahi du inolaz ere ez duela nahi isunik jarri edo zerga gehiago kobratzea.

Erregulazio prozesu horretan aurreneko fasea martxan dago jada. Auzotarrekin bi bilera egin ditu Udalak (azkena asteartean, hilak 27) eta etxebizitzen egoera zehatza ezagutzeko etxez-etxe bisitak eta azterketak egiten hasi dira proiektuaren arduradunak. Orain hilabete batzuk egin zituzten aurreneko bisitak, eta orduan auzoko etxeen laurden bat bisitau zituen, eta datorren astean, otsailaren 3an, beste bisita saio bat egingo dute. Izan ere, ahalik eta diagnostiko zuzenena egiteko ahalik eta etxe gehien bisitatu nahi dituzte.
Araudia berritzeak onura garbiak ekarriko dizkie San Martin auzoko biztanleei: etxearen jabetza osotasunean erregistratu ahalko dute, batetik, handitze lanik egin ez baina egin nahi dituztenei horretatako aukera bermatuko die, eta ezbeharren bat geretatuz gero, aseguru etxeen berme osoa izango lukete.
Horregatik, proiektuak parte hartzera gonbidatzen ditu Udalak sanmartindarrak, euren mesederako izango delako.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut