Berriak Euskadi gastronomika Urola Erdia, turismoa sustatzeko ekimena

Euskadi gastronomika Urola Erdia, turismoa sustatzeko ekimena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gastronomika

Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Basquetour Euskal Turismoaren Agentziak "EUSKADI GASTRONOMIKA – UROLA ERDIA" produktu klubaren aurkeztu dute, eta eskualdeko 10 enpresek bat egin dute ekimenarekin. "Turismoa indartu eta aukera berria sortzeko balioko duen ekimen bat delako" babestu du ekimena Azkoitiko Udalak.
Honako hauek dira klubean sartzeko irizpideak bete eta parte hartzera pasa diren enpresak:
Laja Jatetxea, Azkoitia
Joseba Jatetxea, Azkoitia
Kiruri Jatetetxea, Azpeitia
Mikel Uria Jatetxea, Azpeitia
Larrañaga Hotel-Jatetxea, Azpeitia
Jai Alai Jatetexea, Azpeitia
Egaña Gozotegia, Azpeitia
Añota Sagardotegi – Jatetxea, Azpeitia
Beizama Bizia Kooperatiba, Beizama
Aranburu Jatetxe – Landetxea, Aizarna-Zestoa.

Enpresa hauek, Euskadi Gastronomika marka-zigilua erabiltzeko ahalmena lortu dute, eta era berean, Eusko Jaurlaritzak Basquetourren bidez burutzen dituen promozio eta merkaturatze ekintzetan integratuko dira. Honen ildoan, eta gainean dugulako, etzi Madrilen hasiko den FITUR nazioarteko Turismo Azokan presentzia izango dugu marka honen pean eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
"Enpresei promozioan lagunduko zaie, erreferente izan daitezen. Euskadi Gastronomika-ren diploma eta zigilua jasoko dute enpresek, desberdintasuna nabaritu dadin. Denon lana da Euskadi erreferente izatea alor gastronomikoan eta lan asko dago egiteko, baina denon artean egin dezakegu", azaldu du Basquetour Euskal Turismoaren Agentziako Zuzendari orokorra den Arantza Madariagak.
Iraurgi Berritzen eta Urkome, Urola Kostako Landa Garapen elkartetik, argi izan dugu bertakoarekiko sentsibilitatea, eta bertakoa sustatu eta produktu turistiko bilakatuz, eskualdearen garapen ekonomikoan aportatzeko daukagun potentzialaz, aisialdi eta turismo sektorearen bidez. Euskadi Gastronomikako printzipioekin bat egiten duela uste dugu UROLA GUSTAGARRI ekimenak, eta elkar elikatzen dutela, hau da UROLA GUSTAGARRik Euskadi Gastronomika osagarriz betetzen du, eta Euskadi Gastronomika aldiz UROLA GUSTAGARRIrentzat sustapenerako tresna berri bat izatera dator.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut