Berriak Udal gobernuak bere egingo ditu galdeketaren emaitzak

Udal gobernuak bere egingo ditu galdeketaren emaitzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

galdeketabalorazioAzkoitiko Udal gobernuak hondakinak biltzeko sistemaren inguruan atzo egindako herri galdeketaren balorazioa egin du. Bozka eskubidea zuten herritarren %35,7k parte hartu izana esanguratsutzat jo du, guztira 3.307 herritarrek eman dutelakoeuren iritzia, eta zorionak eman dizkie atzo botoa eman zuten guztiei: "Azkoitian egin den aurreneko herri galdeketa izan da, herritarren partaidetzan eta erabakitze ahalmenean beste pausu haundi bat eman dugu eta zorionak emanan nahi dizkiegu herritarrei bide horretan gurekin bat egin dutelako" adierazi du Urrategi Alberdi alkateak.

Emaitzei dagokionez, adierazi du botoa eman duten herritarren gehiengoak erakutsi duela sistema mistoa ez duela egokitzat jotzen, eta emaitza hori bere egingo duela udal gobernuak:  "Hasiera hasieratik esan dugu galdeketaren emaitzak geure egingo genituela eta hala egingo dugu. Datu guztiak Hondakinen Mahaiko jarraipen batzordera eramango ditugu eta hartu beharreko erabakiak bertan hartuko dira".

Egungo sistema mistoa bi urte luzetako partaidetza prozesu baten emaitza izan dela gogora arazi du Alberdik, eta emaitzek ere erakutsi dutela Udalak markatutako helburuak lortzeko egokia dela: "%80ko birziklatze tasara iritsi gara eta herritarrak ondo ari dira egiten". Baina sistema bera ez dela helburua nabarmendu du: "Argi daukagu garrantzitsuena emaitzak lortzea dela, Azkoitian %70etik gorako gaikako bilketa tasa izatea, eta hori lortzen duen sistema oro izango da egokia".

Orain hori nola egin guztion artean adostea izango dela erronka uste du udal gobernuak eta hondakinen mahaiaren jarraipen batzordea datozen asteetan deituko duela berretsi du. "Baina ezinbestekoa da ezadostasuna erakutsi duten horiek mahai horretan parte hartu eta euren proposamenak egitea", eta horregatik EAJk, PSE eta atez atekoaren kontrako plataformako kideei eskatu die bertaratu eta proposamenak egiteko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut