Berriak Herri barruko bidegorriaren ibilbidea egiteko herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

Herri barruko bidegorriaren ibilbidea egiteko herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bidegorribileraHerri barruko bidegorri sarea diseinatzen ari da Udala eta ibilbide horri herritarrekin elkarlanean adostu nahi du. Horretarako, bilera egin zuen atzo Elkargunean, prestatu duen zirriborroa herritarrei aurkeztu eta euren iritzi, ekarpen eta proposamenak jasotzeko. Dozena inguru lagun izan ziren bileran, eta egin zituzten aurreneko ekarpenak. Baina bileran izan ez direnen iritzia ere jaso nahi du Udalak, eta horretarako bi bide irekiko ditu: 

- Batetik, udal webugne honetan atal berezia ireki du; udalaren proposamen-zirriborroa bertan ikusi dezakete herritarrek, eta euren ekarpenak ere egin ditzakete on-line bidez.

- Bestetik, datorren astelehenetik iganderan (hilaren 26etik otsailaren 1era) buzoiak jarriko ditu Elkargunean, Aizkibel liburutegian eta udaletxean, herritarrek euren ekarpenak idatziz egiteko.

Herritarren proposamenak bildu ondoren, aztertu egingo ditu Udalak, eta horren arabera moldatu edo egokituko du ibilbidea. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut