Berriak Nekazaritza biziberritzeko Lurbide proiektua matxan da

Nekazaritza biziberritzeko Lurbide proiektua matxan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lurbideLurbide proiektua atzo aurkeztu zien Udalak herritarrei eta dagoeneko hasi da jendea inplikatzen. Proiekturen helburua honakoa da: herrian dauden lurrak nekazaritza ekologikoan aritu nahi duten gazteen eskura jartzea, haiek hortik bizitzeko modua izan dezaten. Herrian lur publiko gutxi daudela jakitun, horretarako prest dauden baserritarrek euren lurrak gazteei errentan uztea nahi du Udalak, eta horretarako bitartekari lanak egingo ditu. Egitasmoa oraintxe abiatu da, eta bai lurrak erabilgarri dituzten herritarrei bai nekazaritza ekologikoan lan egin nahi dutenei proiektua aurkeztu eta informazioa ematen ari da Udala; ahalik eta interesatu gehienengana iristeko. Horregatik, lur erabilgarriak dituzten baserritarrak eta nekazaritzak aritzeko interesa duten herritarrei eurekin harremanetan jartzeko eskatzen die Udalak: udaletxeko azken solairuan egoten da Lurbideko teknikaria eta beregana jo besterik ez dago, edo bestela 618 866 179 telefonoroa deitu edo   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera idatzi. Proiektuaren inguruko informazioa udal webgunean aurkituko duzue, Lurbideren atalean. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut