Berriak Asteartean Aizkibel 2an izandako sutearen kalteak ahalik eta azkarren konpondu eta etxerik gabe gelditu diren herritarren beharrei erantzuteko lanean ari da Udala

Asteartean Aizkibel 2an izandako sutearen kalteak ahalik eta azkarren konpondu eta etxerik gabe gelditu diren herritarren beharrei erantzuteko lanean ari da Udala

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SUTEA AZKOITIAN  BIHARAMUN-300x225Herenegun  arratsaldean, sutea izan eta berehala, bertako bizilagunekin premiazko bilera egin zuen Udalak eta kalean gelditu ziren herritarren beharrei erantzuteko eskura zituen baliabide guztiak jarri zituen. Une horretan Aizkibel 2, Aizkibel 4 eta Iriarte Margolaria 3 eraikinetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten segurtasun kontuak medio, eta herritar guzti horiei bermatu zaie lo egiteko tokia .
Atzo arratsaldean berriz bildu da Udala bizilagunekin, eta beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu ondoren, Aizkibel 2ko bizilagunei euren etxebizitzetara sartzen lagundu die, euren gauzak hartu ditzaten. Aizkibel 4 eta Iriarte Margolaria 3ko eraikinak ere aztertu dituzte, eta segurtasun arazorik ez dagoela bermatu ostean, bizilagunak jada itzuli dira euren etxeetara.
Eraikinari dagokionez, bizilagunen eta herritarren segurtasuna lehentasun hartuta, suak erretako eraikinaren azterketa teknikoa egiten ari da orain Udala, urgentziaz hartu beharreko neurriak zehaztu eta berehalakoan hartzeko. Bizilagunen eta herritarren segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da Udalarentzat.


Etxerik gabe gelditu direnei, euren etxea konpondu bitartean epe luzerako bizilekua bermatzeko gestioak egiten ere hasi da Udala. Atzo bertan jarri zen harremanetan Eusko Jaurlaritzarekin, herritar horientzat bizilekua ahalik eta azkarren aurkitzeko. Horrez gain, egoera larri horretan gelditu diren herritar horien zama ekonomikoa zama ahal den neurrian arintzeko neurriak aztertzen ari da, eta Udalaren gizarte zerbitzuak ere kaltetuen esku jarri ditu, aseguru eta bestelakoekin egin beharreko tramiteetan bitartekari lanak egiten laguntzeko.
Kalteak izan dituzten herritarrei elkartasuna eta babesa eman nahi die Udalak eta horrez gain herritarrei horiei laguntzen aritu diren gainerako herritar guztiei eskerrak ematea ere bai. Txalotzekoa da erakutsitako elkartasuna eta prestutasuna, eta emandako laguntza. Bere aldetik, egoera ahalik eta azkarren eta egokien bideratzeko bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartzen du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut