Berriak Herri barruko bidegorria herritarrekin adosteko bilera, ostegunean

Herri barruko bidegorria herritarrekin adosteko bilera, ostegunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ibilbidea-bidegorriHerri barruko bidegorria egiteko proiektua lantzen ari da Udala, eta bidegorri horren ibilbidea herritarrekin elkarlanean adostu nahi du. Udal teknikariek ibilbidearen zirriborro bat marraztu dute jada, baina proposamen hori herritarrekin elkarbanatu nahi du, euren iritzia eta ekarpenak jasotzeko. Horregatik, datorren ostegunean (hilak 22) bilera irekia egingo du herritarrekin eta eragileekin, proposamena aurkeztu eta euren iritzia jasotzeko. Horrez gain, hilaren 22tik aurrera udal webgune bidez ere egin ahalko dira proposamenak: bertan ikusgai egongo da Udalaren proposamena eta herritarrek euren iritzia eman ahalko dute. Bilera ostegunean izango da, hilaren 22an, 19:00etan, Elkargunean.
Bertaratu eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak Udalak. 
Behin herritarren ekarpenak eta iritzia kontuan hartuta, ibilbide definitiboa zehaztuko da eta lanak lehenbailehen esleituko dira, herri barruko bidegorria udaberri alderako prest egoteko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut