Berriak Nekazaritzan lanpostu berriak sortzeko Lurbide proiektua aurkeztuko du udalak asteazkenean (hilak 21)

Nekazaritzan lanpostu berriak sortzeko Lurbide proiektua aurkeztuko du udalak asteazkenean (hilak 21)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Nekazaritzan lanpostu berriak, egonkorrak eta iraunkorrak sortzeko Lurbide proiektua martxan jarri du Udalak. Izan ere, oso jende gutxi da baserritik bizi dena eta baserritar aktiboen adina oso altua da, beraz garbi dago lehen sektoreak iraungo badu erreleboa behar duela. Dinamizazio proiektu honen bitartez Udalak herriko nekazaritza sektoreari bultzada bat eman eta baserritar berriak instalatzen lagundu nahi du. Proiektua azaltzeko bilera egingo da datorren asteazkenean (hilaren 21ean), lurrak eskuragarri dituzten baserritarrei, lurra lantzeko eta hortik bizimodua ateratzeko interesa duten gazteei eta interesa duten herritar orori zuenduta. 19:00etan izango da bilera, Elkargunean, eta bertaratzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Aurkezpenaren ostean bertako produktuekin prestatutako mokadutxoan egongo da.
Informazio gehiago blog honetan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut