Berriak Azkoitiko Udala fakturazio elektronikoa erabiltzen hasi da bere hornitzaileekin

Azkoitiko Udala fakturazio elektronikoa erabiltzen hasi da bere hornitzaileekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

fakturazioelektronikoaGipuzkoako beste hainbat udalekin batera eta Foru Aldundiaren babesarekin, urtarrilaren 15az geroztik fakturazio elektronikoa erabiltzen ari da Azkoitiko Udala bere hornitzaileekin. Faktura elektronikoak jasotzeko zerbitzuarekin, hornitzaileek bide elektronikoz bidal diezazkiekete fakturak udalei eta horretarako, faktura horiek bidaltzeko prozedura bat gaitu da.
Kontuan izan behar da udalek faktura elektronikoak onartzea baimentzeko, bi baldintza bete behar direla:
• Hornitzaileak "Fakturae" formatua erabiltzea
• Faktura bidaltzeko bide hauetako bat erabiltzea:
o Fakturazio elektronikoaren web zerbitzua.
o Posta elektronikoa.

Faktura elektronikoak bidaltzea errazago izan dadin, udalek fakturazio elektronikorako lizentzia libreko software bat eskaintzen diete, doan, hornitzaileei.
Fakturazio elektronikoko programa informatiko horren izena "ef4ktur" da, eta aukera ematen du faktura elektronikoak egin eta segurtasun berme gorenez bidaltzeko, bai eta bezeroaren beharrizan funtzionaletara egokitzeko ere. Udal webgunean atal berezitua sortu da fakturazio elektronikoaren ingurukoak azaldu eta "ef4ktur" programa deskargatzeko. Hemen duzue lotura

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut