Berriak 25eko herri galdeketan botoa aurretik eman nahi dutenek ostegun eta ostiralean egin ahalko dute

25eko herri galdeketan botoa aurretik eman nahi dutenek ostegun eta ostiralean egin ahalko dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

herrikontsultaHondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri eta sei hilabetera, sistema horren inguruan herritarrek duten iritzia jakiteko galdeketa egingo du Azkoitiko Udalak. Urtarrilaren 25ean egingo da galdeketa, eta honakoa izango da galdera: "Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko Udalak martxan jarri duen sistema mixtoa?". Herritarren Bai ala Ez erantzun beharko dute.

Bozketarako hamabost egun eskas gelditzen dira eta aste honetan bertan dagoeneko martxan jarriko dira hainbat kontu:

-Gaur (astelehena, hilak 12), etxez etxe bidaliko da galdeketaren inguruko informazio osoa: bertan agertzen da non, noiz eta nola eman botoa.

- Bestetik, bihar bertan (asteartea, hilak 13) hasiko da kanpaina. Baiezkoaren eta ezezkoaren aldekoek bihartik 23ra arte izango dute euren botoa defendatzeko kanpaina egiteko aukera.

-Botoa aurretik eman nahi dutenek ere aste honetan egin beharko dute: ostegunean eta ostiralean (hilak 14 eta 15) egongo da horretarako aukera, udaletxean. Hemen duzue infomazio osoa

Galdeketan parte hartu eta euren iritzia ematera deitu ditu Udalak herritarrak, eta emaitzak bere egingo dituela ziurtatu.

 

Hondakinak biltzeko sistema mistoa herritarrekin elkarlanean adostu zuen Udalak, partaidetza prozesu baten ondoren, eta hondakinen lantaldearen bidez. "Uztailean jarri zen martxan, eta urriko datuen erakutsi dute jada %80ko bereizte tasara iritsi garela. Horri esker zabortegietara botatzen dugun zabor kopurua nabarmen jaitsi da eta ondorioz zaborraren tasa %15 jaitsi ahal izan dugu", nabarmendu du Esther Lizarralde zinegotziak.

Orain sistema horren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du Udalak, elkarlan horretan beste pausu bat emanez, eta horretarako, kontsulta gauzatzeko prozedurak seriotasun, gardentasun eta legezko berme guztiak izango ditu.

Bilketa sistemaren ingurukoak aztertzeko osatutako jarraipen batzordeak galdera onartu eta gero Plenoan gehingo osoz onartu zen kontsulta egitea, galdera bera eta prozedura. Harrez gero udala lanean dabil esan bezala galdeketak berme guztiak izateko.

"Udal gobernuak garbi du, kontsulta tresna garrantzitsua dela herritarren parte hartzea bermatzeko eta helburu horrekin antolatu du 25eko galdeketa. Horrela, galdeketak berme guztiak izango dituen bezala, udal gobernuak bere egingo du kontsultaren emaitza eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu herritarren iritzia jaso ondoren", gaineratu du Lizarraldek. "Emaitzak jarraipen batzordera eramango dira eta han lanean jarraituko dugu sistema hobetzen eta egokitzen jarraitzeko, beti ere gaikako bilketa eta prebentzioan aurrera egiteko helburuarekin".

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut