Berriak Eguneko zentroa Gaztaneneara ekarriko du Udalak

Eguneko zentroa Gaztaneneara ekarriko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztaneneaMusika eskola egoitza berria estreinatzear da Elkargunean. Urtarrilaren 23an egingo da Musikagune berriaren inaugurazioa, eta hortik aurrera libre geldituko da Gaztaneneako egoitza. Eraikin hori zertarako erabili erabakitzeko eragile eta herritarrekin hizketan aritu da Udala, eta haien eskariak kontuan hartuta, Eguneko zentroa bertara ekartzea erabaki du: "Bai egoiliarrek, bai familiarrek, bai hango langileek, guztiek ikusi dute ondo, eta horregatik egingo dugu aldaketa", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak.

Gainerako instituzio eta alderdi politikoen oniritzia ere badu egitasmoak, eta horregatik, dagoeneko aurreneko pausuak eman ditu Udalak: Eguneko zentro berriaren proiektua eta obra zuzendaritza aukeratzeko prozedura zabalik dago urtarrilaren 2az geroz. Proiektuak 117.300 euroko aurrekontua izango du, eta egoitza berriak egun baino 10 bat lagun gehiago hartzeko aukera izan dezake 30-40 plaza. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut