Berriak Gidabaimena 43 lagunek atera dute euskaraz Azkoitian

Gidabaimena 43 lagunek atera dute euskaraz Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gidabaimeneuskera43 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz 2014an, eta guztiei diploma bana eman die Udalak, egindako ahalegina aitortzeko. Horrez gain, diploma banaketa ekitaldira etorri direnen artean Aizpurutxoko Itziar jatetxean bi lagunentzako hiru bazkari zozketatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Ion Imanol Plazaola, Ane Tamayo eta Aihen Elorza. Etxaniz autoeskola euskararen alde egindako lana ere eskertu nahi izan du Udalak ekitaldian, autoeskola horrek 2009tik eskaintzen baitu gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eta ordutik ehundik gora izan baitira hala egin duten herritarrak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut