Berriak 12.982.000 euroko aurrekontua izango du Udalak 2015ean

12.982.000 euroko aurrekontua izango du Udalak 2015ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

plenoaurrekontuIragan ostiraleko udalbatzan onartu zituen Udalak 2015eko aurrekontuak. Udalak 12.892.000 euro zango ditu, Zubiaurre-Elkargune Institutuak 730.840 euro, San Jose Egoitzarena 2.776.000 euro eta Azkoitia Lantzenek 609.764 euro. Adostasun handiko aurrekontuak izan dira, bai Bilduk, bai Azkoitia Baik eta bai EAJk alde bozkatu dutelako. PSE abstenitu egin da. Hemen duzue aurrekontua, partidaka

 

Oro har, partida gehienak mantendu egingo dira, eta beste batzuk bereziki igo. Hala, alokairua sustatzeko 148.000 euroko partida sortu dute, eta gizarte zerbitzuetako partidak 16.000 gehiagorekin indartu dituzte. Berdintasunean, aniztasunean eta parte hartzean ere apostu sendoa egingo dz, eta horretarako ere diru kopuru gehiago bideratuko dute. Ekonomia suspertu eta langabeziari aurre egiteko asmoz, 227.000 euro edukiko dituzte, besteak beste enplegu planerako, lan orientazio zerbitzurako eta ekintzailetasunerako. Auzo elkarteak sustatzeko ere diru laguntzak ematekoak dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko partidak handitu egin dituzte. 91.000 euro bideratuko dituzte horretara. Inbertsio nagusiena, berriz, Floreaga auzoan igogailua egitea izango da.

Beste hainbat proiektu ere gauzatu nahi dituzte hurrengo urtean: hala nola, baratza ekologikoak jarriko dituzte martxan, udaltzaingo zerbitzua ostiral gauetara zabalduko dute, Xabier Munibe haurreskolan aterpea egingo dute, bidegorria osatuko dute, herri aldizkaria martxan jartzen lagunduko dute eta umeentzako zine emanaldiak antolatzekoak dira.

Era berean, Danon Herrixe prozesuan herritarrek aukeratutako hiru proiektuak ere aurrera eramango dituzte, 250.000 eurorekin: hau da, liburutegi ondoko parkea estaliko dute, baserri bideetarako eta espaloiak konpontzeko partidak indartuko dituzte eta tenis pistak berrituko dituzte.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut