Berriak Inoiz baino bisitari gehiago izan dira aurten bailarako turismo bulegoan

Inoiz baino bisitari gehiago izan dira aurten bailarako turismo bulegoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

turismobulegoBailarako turismo bulegoak (Loiola) inoizko bisitari gehien izan ditu aurten: apirilaren 10ean ireki zituen ateak eta abenduaren 12an itxi, eta denbora horretan, 27.287 bisitariri eman zaie turismo jarduerarekin loturiko zerbitzuren bat, 2013an baino %28ko gehiagori. Emaitzekin oso gustura daude Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak, eta datorren urterako honako erronkak aipatu zituzten:
1. Turismo Bulegoaren funtzionamenduaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatzea.
2. Turismo Bulegoari ikusgarritasuna eta irisgarritasuna ematea Loiolako Santutegira
datozen bisitarien ehuneko handiagorengana iritxi ahal izateko.
3. Sektoreko enpresen artean Turismo Bulegoa erabiltzeko ohitura ezartzea.

Bisitari kopuruaren igoera bidai antolatuan etorri diren Espainiar Estatuko eta atzerritiko jatorria duten
bisitari turistek bideratuta izan da batik bat.
1. Taldean bidai antolatuan 20.155 bisitari izan ditugu, vs 14.467 2013. urtean, eta
bere kabuz etorri direnak aldiz 7.132 vs 6.865 2013. urtean.
2. Zenbaki absolutuetan tipologi guztiak igo dira, baina proportzioan Antolaturiko
bidaiak argi eta garbi.
3. Jatorriari dagokionez, %53, erdia baino gehiago Espainiatik, %29 Atzerriko
Herrialdetatik, %11 Euskal Herritik eta %7 Kataluniatik.
4. Espainolak eta atzerritarrak igo egin dira 2013rekiko, eta Euskal Herritar eta
Katalanak mantendu edo pixkat jaitsi.
· Inoiz baino gehiago eskualdean egiteko ekintza eta planei buruz eskatu izan dute
informazioa, Loiolako Santutegiari buruzko informazioaz gain.
1. Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailetik artikulatu eta garatu diren produktu turistikoak:
Bost geltoki Historian, Urola Gustagarri, Ezkutuko Altxorrak, udako bisita gidatuak...
2. Gainontzeko eskualdeko baliabide turistikoak: Natur baliabideak (Izarraitz, Urolako
Bide Berdea), Museoak, Ignaziotar Lurraldea, non jan, alojamenduak e.a.
· Turismo eta aisialdiko jarduerari lotuta eskualdeko ekonomia sustatu eta dinamizatzeko
tresna estrategikoa bilakatu da, aurtengo jardunean inoiz baino etekin handiago atera
zaiona.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut