Berriak Garabiderekin hitzarmena egin du Udalak, munduko hizkuntza gutxituak laguntzeko

Garabiderekin hitzarmena egin du Udalak, munduko hizkuntza gutxituak laguntzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garabideAzkoitiko Udalak eta Garabide elkarteak itzarmena sinatu dute, munduko hizkuntza gutxituen alde. Izan ere, munduko hizkuntza gutxituak normalizatzeko ahaleginetan dihardu Garabidek, hizkuntza kooperazioa delakoan, eta lan hori benetan interesgarria iruditzen zaio Udalari. Besteak beste kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan ari da Garabide herrialde haiekin kooperazioan eta Txema Abarrategi bertako ordezkariaren hitzetan "batik bat bitartekari lana" egiten dute, "guk euskararen eremuan ditugun baliabide eta esperientziak elkartrukatu eta haiengana zuzentzeko". Aldi berean, Garabidek, Udalarekin batera ekitaldi bat antolatuko du, elkarte horrek egindako lanaren berri emateko eta herritarrak sentzibilizatzeko helburuarekin. Hitzarmenak bi urteko indarraldia izango du eta Udalak 4.000 eurokin lagunduko dio Garabideri urtero.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut