Berriak Urtarrilaren 25eko herri kontsultarako hautes errolda kontsultagai egongo da abenduaren 12tik 18ra

Urtarrilaren 25eko herri kontsultarako hautes errolda kontsultagai egongo da abenduaren 12tik 18ra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hiri hondakinak bildu eta kudeatzeko sistemari buruzko herri kontsulta egingo da urtarrilaren 25ean, eta bihartik aurrera (abenduak 12), aipatu kontsulta gauzatzeko erabiliko den hautesleen errolda informazio publikoan egondo da, hilaren 18ra arte, hautesleek beren erroldako datuak zuzenak direla egiazta dezaten, eta bestelako kasuan, Alkatetzaren aurrean datuei buruzko erreklamazioa tartekatzeko aukera izan dezaten. Kontsultak, Udaletxeko Harrera Bulegoan edo Azkoitiko udaleko web orrian gauzatu ahal izango dira.

 

Behin izapide hau amaitzen denean, iragarki oholean argitaratuko dira hautesle-erroldaren zuzenketak, beti ere, izaera pertsonaleko datuen babesa errespetatuko delarik.

Bestalde,  mahai, hautesleku eta sekzioen zerrenda  ere informazio publikoan jarriko da, abenduaren 11tik 17ra, dagokion iragarkia udaletxeko iragarki taulan argitaratuta. Egun horietan, hautesleek mugatze horren aurka erreklamazioa aurkez dezakete Alkatetzaren aurrean, eta organo horrek erabaki irmoa hartuko du 5 egunen barruan. Jarraian behin betiko zerrenda iragarki oholean argitaratuko da.

BARRUTIA  ATALA    MAHAIA     LETRAK        LEKUA - HELBIDEA
1                     1                   U                A-Z                 Torre-Zuri Eraikina
2                     1                   U                A-Z                 Xabier Munibe Ikastola
3                     1                   U                A-Z                 Bizkargi Musika Eskola
4                     1                   U                A-Z                 Udal Liburutegia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut