Berriak Musikaguneko lanak, bide onean

Musikaguneko lanak, bide onean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

musikagune3

Elkargunearen etxabean azken lanak egiten ari dira langileak. Azken ukituak amaitzen ari dira, Gabonetako oporraldia bukatzerako guztia prest egoteko. Izan ere, orduan aurreikusten da musika eskola, banda eta herriko musika taldeak bertara lekualdatzea.  Eta guztia ondo bidean, oporren bueltan martxan izango da Musikagune berria.

Mila metro koadroko eremua hartuko du gune berriak, eta hiru gune izango ditu: bata musika eskolarentzat, bestea bandarentzat eta hirugarrena musika taldeentzat. Gune hauetako bakoitzak bere sarrera eta irteera izango du, baina aldi berean, barrutik elkarrekin lotura egongo dira hirurak, eta, esaterako, bandaren gunea Musika Eskolako orkestrak ere erabiliko du. Izan ere, Musikagunea azpiegituretatik haratago doan proiektu bat da: musika alorrean ari diren azkoitiarren arteko elkarlana eta sinergiak lortzeko helburua ere badu.

 


Musika eskolak hartuko du zatirik handiena: guztira 750 metro kuadro izango ditu, eta 38 gela, guztiak intsonorizatuta. Musika bandak, berriz, 130 metro koadroko gela izango du entseguetarako, biltegi eta sarrerako bulego batekin batera. Azkenik, musika taldeek entseatzeko guneak 110 metro koadroko eremua hartuko du. Hiru entsegu gela eta komun bat izango dituzte han.

Dagoeneko gela guztiak eginak daude, eta azpiegitura berriak hartu du izango duen itxura. Lan guztiak amaitzeko, ateak eta zorua jartzea eta margotzea falta da. Hori amaitu bitartean, gunearen erabilera adosten ari da Udala eragile guztiekin.

Musikagunea herritarrekin elkarlanean egindako proiektua izan da. Musika eskola, banda eta herriko taldeak aspalditik ari ziren azpiegitura egoki eske, eta eskari horri nola erantzun erabakitzeko eurekin batera egin du lan Udalak. Proiektua elkarlanean diseinatu zuten, bakoitzaren beharren arabera, eta erabilera arauak ere elkarlanean ari dira adosten.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut