Berriak Ingurumen ekintza planaren zirriborroa lantzeko bilera, abenduaren 10ean

Ingurumen ekintza planaren zirriborroa lantzeko bilera, abenduaren 10ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak 2000. urtean eman zion hasiera iraunkortasun prozesuari, Tokiko Agenda 21 programarekin bat egitean. 2002. urtean herriko iraunkortasuna lortu asmoz 1. Ekintza-plan bat osatu zuen, 2013ra arte indarrean egon dena.
Dagoeneko, 1. Ekintza-plan hura zaharkitua geratu da. Izan ere, hasiera hartatik hona, herriko errealitatea eta beharrak aldatu egin dira. Udalak oraingoan Ekintza-plan honen izaera moldatu eta ingurumen arlora bideratzea egokiagotzat hartu du, ondorioz, Udalak egungo ingurumenaren errealitateari erantzungo dion Ingurumen-plana osatzeko lanei ekin die.
Horretarako, Elkarrekin 21 izeneko lantaldea lanean aritu da urte osoan zehar. Lehen urrats gisa, herriko Ingurumen-diagnosia osatu zuen eta ondoren ekintza plana egin dute, eta orain ekintza plan horren zirriborro hori herritarrekin kontrastatu nahi du, euren iritzia jaso eta ekarpenak biltzeko. Horretarako bilera datoraren astean izango da, abenduaren 10ean (asteazkena), 18:30ean, Elkargunean.

 

 

Dokumentu hau, egungo Azkoitiko ingurumenari loturiko esparru ezberdinen inguruko informazioa biltzen duen txostena da, parte-hartze prozesu baten bitartez osatu eta adostu ahal izan dena: batetik, Elkarrekin 21eko teknikariak herriko zenbait eragilerekin (jubilatu-elkartea, tabernariak, merkatariak, ikastetxeetako eragileak, etab.) elkarrizketatu ziren; bestetik, urrian ospatu zen Herri-batzar ireki batean jasotako ekarpenekin adostu ahal izan zen Azkoitiko errealitate berriaren argazkia
Diagnostiko osatua eskuetan izanik Ingurumeneko Ekintza-plan berria diseinatzeari ekin dio. Elkarrekin 21 taldeak diseinatu duen Ekintza-plan honen lehen zirriborroa Udalarekin adostua izan da, eta orain, bertan jasotzen diren Azkoitiko etorkizunerako helburu eta ekintzak nagusiak herritarrokin, partekatu nahi ditu. Izan ere, dokumentu hau Azkoitiko Ingurumeneko Ekintza-plan berria osatzeko oinarrizko dokumentua izango dugu eta berau herriko entitateekin, elkarteekin, erakundeekin, zein herriko eragile sozial eta ekonomikoekin diseinatu asmo dute.

Honegatik guztiarengatik, abenduaren 10ean, 18:30ean, Azkoitiko Elkarguneko areto nagusian egingo den bilerara gonbidatzen ditu herritarrak Udalak. Bilerarako Ekintza-planaren zirriborroa begiratzea ezinbestekoa da bertan ekarpenak modu eraginkorrean egin ahal izateko 

Bilerako gai-zerrenda honakoa izango da:
• Ingurumeneko Ekintza-planaren helburu eta programa nagusien aurkezpena
• Helburu bakoitzaren taldekako lana: proposatzen diren ekintzen berrikuspena (ekarpenak jasotzea)
• Ekarpenen bateratzea eta Ekintza-planaren adostasuna lortzea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut