Berriak Festa eta aldarria, Euskararen Nazioarteko egunean

Festa eta aldarria, Euskararen Nazioarteko egunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

euskaraegunIII

Aldarria eta festa nagusi izan ziren atzo Azkoitian, Euskeraren Nazioarteko egunean. Goizean egindako ekitaldian plaza gaztetxoz bete zen eta egindako olatuak sekulako giroa sortu zuten herrian. Ekitaldian Urko Aristik egunerako idatzitako manifestua irakurri zuten Floreaga eta Xabier Munibe ikastolako gaztetxoek eta Gu Ere Bertsotan egitasmoan aritzen direnek bertsoak ere kantatu zituzten. Bost taldetan etorri ziren ikasleak plazara, bakoitza bere lelo pusketa batekin, eta guztien artean honako mezua zabaldu zuten: 'Azkoitian euskaraz 365 egun geu izateko euskararen herrian'. Lelo hori gero udal balkoian zintzilikatu zuten udal ordezkariekin batera.

 

Arratsaldean, Bizkargi musika eskolako dantzetako ikasleek dantza saioa egin zuten aurrena, eta ondoren, herritarrek ere izan zuten dantza egiteko aukera. Ondoren Gu Ere Bertsotan programako ikaleek bertsoak abestu zituzten eta goizean irakurritako manifestua berri zirakurri zuten. Azkoitiko gau eskoletako irakasleek eta mintzalagun egitamoko kideak buru, Xabier Euzkitzeren abestia kantatuz amaitu zuten ekitaldia. Festa ez zen amaitu ordea, euskera eguna zela eta tabernarien pintxo potea asteazkenera aurreratu baitzuten eta jaiak tabernaz taberna jarraitu baitzuen.  

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut