Berriak Kalejira, erromeria, ekitaldia eta pintxo potea, bihar, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko

Kalejira, erromeria, ekitaldia eta pintxo potea, bihar, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

abenduak3.png Bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira egitaraua prestatu du Azkoitiko Euskara Mahaiak:
- 11:30ean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ume eta gaztetxoek kalejira egingo dute herrian zehar. Plazan elkartuko dira guztiak, eta ekitaldia egingo dute. Egun horretarako prestatutako manifestua irakurriko dute ikasleek, eta hainbat bertso eta abesti kantatuko dituzte.
- 18:15ean, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako dantzariekin erromeria izango da, plazan. Ekitaldia egingo dute gero. Gaztaina janarekin, manifestua irakurri eta hainbat abesti abestuko dituzte.
- Azkoitiko tabernarien elkartekoek ere bat egin dute Euskararen Egunarekin, eta ostegunetik asteazkenera aurreratuko dute pintxo poteoa. Beraz, 18:30etik aurrera pintxo poteoaz gozatzeko aukera egongo da herriko tabernetan.

 

Euskara Mahaia euskararen inguruan Azkoitian lan egiten duten hainbat eragilek osatzen dute: Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Auzoko egitasmoa, Azkoitiko Udala, Xabier Munibe ikastola, Floreaga salestar ikastetxea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitiko AEK eta Urola Kostako Hitza egunkaria aldiro elkartzen dira, bakoitzaren lanaren berri izan eta elkarlanean euskararen alde urratsak eman eta ekintzak antolatzeko. Iazko ikasturtean sortu zen Euskara Mahaia, eta taldeak emandako lehenengo fruitua izan zen Euskara Eguna herrian indartzeko ekitaldiak prestatzea.

Egun garrantzitsua da euskararena, baina euskara ez da urteko egun batera mugatzen. Euskarak egunero bizirik jarrai dezan, asteazkeneko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut