Berriak Hondakinak biltzeko sistema baloratzeko galdeketa urtarrilaren 25ean egingo da

Hondakinak biltzeko sistema baloratzeko galdeketa urtarrilaren 25ean egingo da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hondakinan biltzeko sistema berria martxan jarri eta sei hilabetera, sistema horren inguruan herritarrek duten iritzia jakiteko galdeketa egingo du Azkoitiko Udalak. Urtarrilaren 25ean egingo da galdeketa, eta honakoa izango da galdera: "Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko Udalak martxan jarri duen sistema mixtoa?". Herritarren Bai ala Ez erantzun beharko dute.

 

Orain bi urte hondakinen mahaia martxan jarri zen hondakinak biltzeko sistema egokiena herritarrekin batera erabakitzeko helburuarekin, eta hainbat bileraren ostean, ertan bildutako eragileek helburu batzuk zehaztu zituzten (2014an %70eko sailkatze mailara iristea, gaika bildutakoaren kalitatea bermatuko duen eredua izatea eta errefusari atea itxiko dion sistema izatea). Helburu horiek udalbatzak onartu egin zituen gero, eta ondoren, hondakinen lantaldea biltzen hasi zen sistema egokiena adosteko. Bertan, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak eta Zero Zaborreko kideak bildu ziren (Atez atekoaren kontrako plataforma ere gonbidatuta egon da, baina ez parte hartzea erabaki zuen). Lantalde horrek egun sistema mixtoa jartzea adostu zuen, eta hala jarri zen uztailean.


Orduz geroztik, jarraipen batzordea martxan da (udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako eta zero zaborreko ordezkariek osatuta, plataformak ez parte hartzea erabaki duelako) eta sistema berriaren nondik norakoak aztertzen ari da. Sistemaren alderdi teknikoaren kontrastea egiten ari da eta horrekin batera, herritarren iritzia eta kontrastea egitea nahi du orain. Udal gobernuak batzorde horri galdetaren galdera proposatu dio, eta bertako gehiengoa onespena eman dio. Azkenik atzo onartu egin zuen Udalbatzak.

Sistema herritarrekin elkarlanean adostu zuen Udalak, partaidetza prozesu baten ondoren, eta hondakinen lantaldearen bidez, eta orain sistema horren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du, elkarlan horretan beste pausu bat emanez. Uztaileko plenoan agindu zuen udal gobernuak galdeketa egingo zuela, eta orain prozedura abiatu du. Prozedura horren bidez Udalak bermatu nahi du galdeketak seriotasun, gardentasun eta legezko berme guztiak izango dituela.


Galdeketaren emaitzak hondakinen lan taldeko jarraipen batzordeak aztertuko ditu, eta han erabakiko da emaitzekin zer egin.
Zehaztasun guztiak urtarrilean jakinaraziko dizkie herritarrei Udalak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut