Berriak Kirol eta danbor hotsekin abiatuko dira bihar sanandresak

Kirol eta danbor hotsekin abiatuko dira bihar sanandresak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sanandrespubli.png

Badatoz sanandresak. Bihar arratsaldean bertan hasiko dira jaiak, eta bi asteburutan jantziko dute herria kolorez, musikaz eta alaitasunez. Asteburu honetan igeri sariketa, herri lasterketa, eta danborrada izango dira bihar, eta igandean baserriko produktuen azoka eta Iraurgi abesbatzaren doinuak eta herriko dantza taldeen oin jokoak. Sanandres egun handia, berriz, hurrengo igandean izango da, ohiko txorizo, talo, herri kirol eta buztin modela lehiaketekin. Egitarau osoa hemen duzue jarraian, eta mugikorrera edo tabletera deskargatzea nahi izanez gero, app aplikazio berezia ere deskargatu dezakezue doan, Udalak hala prestatuta. Ohiko marketean San Andres jarrita aurkituko duzue. Ondo pasau Sanandresak!

 


 

SAN ANDRES JAIAK 2014


AZAROAK 22, LARUNBATA
16:00etan: Elkargunean, Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolaturik Haurrentzako San Andres Igeri saria.
16:30ean: Herriko plazatik abiatuta, X. Herri Lasterketa Raka Maraton Elkarteak antolatuta.
22:00etan: Herriko kaleetan zehar Danborrada.

AZAROAK 23, IGANDEA
Goizean, Herriko plazan, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta eta bolillo lanen erakustaldia.
11:30etatik aurrera, Azkoitiko kaleetan zehar, Santa Zeziliaren omenez, Iraurgi Abesbatza kalean kantuz.
12:00ean: Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibeko Kandiola dantza taldea, Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldea eta Txalkor txistulari taldea herriko kaleetan zehar.

AZAROAK 29, LARUNBATA
11:00etan, Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolaturik, Plater tiraketa.

AZAROAK 30, IGANDEA. SAN ANDRES EGUNA
-Egun osoan zehar, Herriko plazako arkupetan taloak, txistorra,...
10:00etan: Txuri Urdin elkarteak antolaturik, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketa
11:00etan: Herriko Trikitilari eta Dultzaineroen kalejira.
12:00etan: Udaletxeko Areto Nagusian, Zendoixe soinojoleari omenaldia.
12.30ean: Herriko plazan, Herri Kirol Jaialdia.
- Aizkolariak: Olasagasti eta Azurmendi
- Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Goenatxo III
16:30ean: Herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketako Sari banaketa.
17:00etan: Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azken partiduak
17:30ean: Gurea Udal Pilotalekuan, San Andres Idi Dema saria
ENAITZ OLIDEN - MIRANDA - ISIDRO ERRETEGIA
19:30ean: Herriko Plazan, TXIMELETA musika taldearen emanaldia.

ABENDUAK 1, ASTELEHENA
22:00etan, Gurea Udal Pilotalekuan, San Andres Idi Dema saria
T. GOIETA - IZETA - E.ELORDUI - MINTEGI BASERRIA

ABENDUAK 2, ASTEARTEA
22:00etan, Gurea Udal Pilotalekuan, San Andres Idi Dema saria
ARATZ OLIDEN - I.LOPATEGI - TXERTUDI

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut