Berriak Xakeko euskal selekzioa Eskoziakoarekin neurtuko da sanandresetan

Xakeko euskal selekzioa Eskoziakoarekin neurtuko da sanandresetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

expochess.png Xakeko euskal selekzioa orain 30 urte aurkeztu zen ofizialki gizartearen aurrean. Eta Azkoitian izan zen ekitaldi hura: euskal xake selekzioa Italiakoarekin neurtu zen, eta bertako instituzio eta eragileek harrera eta ongietorria egin zioten. Urtemuga hori gogora arazi eta omendu nahi dute orain Euskal Xake Federazioak eta Azkoitiko Udalak, eta hori buruan, ekitaldi bereziak antolatu dituzte Sanandresetarako. Expochess izena jarri diote ekimenari, eta bere barruan euskal selekzioa Eskoziakoarekin neurtuko da. Gainera, erakusketak, hitzaldiak eta lehiaketak egongo dira Elkargunean. Azaroaren 27an iritsiko da Eskoziako selekzioa Azkoitira, eta orduan hasiko dira ekimenak, azaroaren 30era arte. Atzo egin zuten topaketen aurkezpena Azkoitiko Udalean, federazioko, Esaiteko eta udaleko ordezkariek. "Xake selekzioari omenaldia egiteaz gain, gure selekzio propioen aldarrikapena egiteko ekitaldiak izango dira, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko ekimena, eta horretan babes osoa emango du Udalak", adierazi du Jesus Oteiza Kiroletako zinegotziak. Horrez gain, ekitaldi hauek xakea gizarteratzeko, eta Azkoitiaren irudian inguruan eta nazioartean zabaltzeko ere balioko duela adierazi zuen, eta ekintzetan Azkoitiko eragile eta herritar ezberdinek partu hartuko dutela nabarmendu (besteak beste, Bizkargi Musika Eskola, herriko pilotariak...). Jarraian duzue topaketen egitarau osoa.

 


 

Azaroak 27
-Eskoziako selekzioa iritsiko da. 19:30ean, Expochess-en inauguratuko dute eta erakusketak zabalduko dituzte, Elkargunean. Pintura, xilografia, txartelak, filatelia, argazkia... (Alemania, Mexiko...). Horrez gain, argazki, eta pintura mikrobideon lehiaketak abiatuko dira.


Azaroak 28
Eskoziako selekzioko kideak bertako kultura ezagutzeko hainbat ekimenetan hartuko dute parte: besteak beste, Kontzejupean pilota partidak izango dituzte, eta bertako elkarte batean bazkaria.

 

Azaroak 29
Goizean, euskal selekzioaren eta Eskoziakoaren arteko aurreneko partida. Ondoren, xakeko munduko txapeldun izandako Ruslán Ponomariov errusiarraren erakustaldia. Eguerdian, Eskoziako selekzioari harrera instituzionala eta euskal selekzioari omenaldia.
Bertan, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea izango dira. Ekitaldian herriko dantzari eta Bizkargi abesbatzako kideek hartuko dute parte. Horren ondoren, arratsaldean, bi selekzioen arteko bigarren partida jokatuko da.

-Azaroak 30
Xakeari buruzko hitzaldia:
10:00 Jordi Prió Burgués.
11:45 Atsedena
11:00 Joaquín Fernández Amigo
11:45 Leontxo Garía Olasagasti
12:30 Hiru hizlariekin mahai ingurua
13:30 Galderak
Amaieran, xakea ikasteko liburuan banatuko dira
bertaratuko direnen artean..

 

Abendua:
Hilaren 22ra, argazki, pintura eta mikrobideoen lehiaketetara aurkezteko azken eguna.

 

Hemen duzue federazioak ekimen honen inguruan prestatutako dossierra, jokalari, hizlari eta bestelakoen informazio osoarekin.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut