Berriak Bihar (asteazkena), Nerea Mendizabalaen hitzaldia haurreskolan

Bihar (asteazkena), Nerea Mendizabalaen hitzaldia haurreskolan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

axkoitikohaurreskola.png Azkoitiko "Xabier Munibe" haurreskolak bihar egingo du ikasturte honetako aurreneko hitzaldia. "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" izenburupean, Nerea Mendizabal psikopedagogian lizentziatua arituko da hizlari, eta besteak beste honako galderei erantzuten saiatuko dira:  haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )? Hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira, eta gaia interesatzen zaion ororentzat da, bai haurreskolako guraso direnentzat eta baita ez direnentzat ere.  Haurreskolan bertan izango da, 18:00etan.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut