Berriak Gaurtik ostiralera arte eman ahalko da botoa 2015erako proiektuak aukeratzeko

Gaurtik ostiralera arte eman ahalko da botoa 2015erako proiektuak aukeratzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dherrixebozketa.png Herritarrek dagoeneko eman dezakete botoa 2015eko aurrekontuetan sartzeko proiektuak aukeratzeko. Gaurtik ostiralera (ostirala barne) bitartean, 16 urtetik gora eduki eta Azkoitian erroldatuta dauden orok eman ahalko dute botoa, udal webgune honen bidez edo udaletxera bertara joanda. 11 proiekturen artean hiru aukeratu beharko dituzte herritarrek: eurentzat garrantzitsuena denari 5 puntu eman beharko dizkiote, bigarren garrantzitsuenari 3 puntu, eta hirugarren garrantzitsuenari, puntu 1. Botoa emateko epea amaitu ostean, datorren astean jakinaraziko dira emaitzak eta proiektu horietatik zein sartuko dituen Udal gobernuak bere proposamenean.

Atzo egin zen herrritarrekin batzarra. Bertan, udal gobernuak orain arte egindako lanak eta datorren urterako asmoak azaldu zituzten aurrena, eta aurten herritarren partaidetza sustatzeko egindako prozesua azaldu ere bai. Horren ondoren, bertaratutako herritarrek euren aukeraketa egin zuten, botoa emanez.

 

Orain hilabete  aurrekontuen partida bat herritarren esku utziko zuela iragarri zuen Udalak, Denon Herrixen prozesuaren barruan, eta partida hori zenbatekoa izango den erabaki du jada: 250.000 eurokoa. Diru hori zertan gastatu proposamenak eskatu zizkien Udalak herritarrei, eta guztira 113 herritarrek egin dituzte proposamenak: 42 on line eta 73 esku-orri bidez. Horiek guztiak aztertu egin ditugu Udalak, aurreko urteetatik jasota zituen beste proposamen batzurekin batera, aukeraketa egin du bozketara ateratzeko. Bi irizpide erabili dira aukeraketa egiterakoan: 2015ean egiteko moduko proiektuak izatea, eta 250.000 euroko partida horren herena baino gehiagoko gastua ez izatea. Hori kontuan izanda, 11 proiektu aukeratu ditu zozketara eramateko.

12 horiez gain, beste 26 udalaren aurrekontu propioan inkorporatu ditu, eta, beraz, egin egingo dira datorren urtean. Kanpoan 26 proposamen utzi ditu, aipatutako irizpideak ez betetzeagatik.
Orain herritarrei dagokie 11ko zerrenda horretatik zein egin erabakitzea. Boto bidez egin ahalko dute, eta hiru modu izango dituzte botoa emateko:

  • Azaroaren 17an (astelehena) herritarrekin batzar irekia egingo dugu eta bertan botoa emateko aukera egongo da.
  • On-line bidez ere eman ahalko da botoa, udal webgunean, 18tik 21era bitartean.
  • Eta udaletxeko harrera bulegoan ere bai, 18tik 21era, ohiko ordutegian.

16 urtetik gora eduki eta Azkoitian erroldatuta dauden herritar guztiek eman ahalko dute botoa. Botoa emateko, Nortasun Agiriaren zenbakia eta jaiotza data eman beharko dira, eta pertsona batek ezingo du boto bat baino gehiago eman. Hori bermatzeko sistema informatiko berezia garatu dugu.
Horrenbestez, dei bikoitza egiten die Udalak herritarrei: asteleheneko bilerara joateko deia, batetik, eta besteik, botoa ematekoa. Bozketaren emaitzak azaroaren 24ko astean emango dira jakitera eta herritarrek aukeratutako proiektuak bere  aurrekontu proposamenean sartuko ditu Udalak, datorren urtean gauzatzeko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiek eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu datorren asteko bileran eta bozketan parte hartzera, "aurrekontuetako partida garrantzitsu batekin zer egin erabakitzeko eta udal politikan eragiteko".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut