Berriak Teklan alokairu sozialak egiteko proiektuak aurrera segitzen duela adierazi dio Jaurlaritzak alkateari

Teklan alokairu sozialak egiteko proiektuak aurrera segitzen duela adierazi dio Jaurlaritzak alkateari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

tekla.png Urrategi Alberdi Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailean izan berri da Azkoitiko alokairu sozialeko etxebizitzen proiektuen inguruan hango arduradunekin hitz egiten; Covadonga Solaguren Etxebizitza sailburuordearekin bildu zen iragan astean Alberdi, Floreagako edo 'Tekla'ko etxeen ingurukoak argitzeko. Izan ere, 2007an gune horretan alokairu sozialeko 33 etxebizitzak egiteko proiektua onartu zuen Jaurlaritzak; 2009an, berriz, obrak hasteko baimena eman zion Udalak Jaurlaritzari 2009an, baina proiektua geldirik dago oraindik.
Azkoitiko proiektuak aurrera segitzen duela esan dio Solaguenek Azkoitiko alkateari, eta proiektuaren ejekuzioa 2015ean hasiko den plangintzan sartzeko asmoa duela agindu dio
. Hori horrela izanda, baliteke obren lizitazioa datorren urtean egin eta obrak 2016ean hastea, baina datarik ematen ez da ausartu Etxebizitza sailburuordea.

 


Proiektu hori Azkoitia eta azkoitiarrentzat oso garrantzitsua dela adierazi die alkateak Jaurlaritzako arduradunei, herrian alokairu sozialeko etxebizitza premia handia dagoelako eta garai zail hauetan babes sozialak lehentasuna izan behar duelako. Horrez gain, azaldu die nola bere garaian eskola eta lokalak hustu eta bertan bizi ziren bi familia ere atera behar izan zituztela lan horiek lehenbailehen hasteko, eta orain geldirik egoteak ez duela zentzurik.
Udalak Floreagako alokairu sozialeko etxeen proiektua lehenbailehen martxan jartzeko bere esku dagoen guztia egingo du. Aurretik ere Pello Bastarrika aurreko alkatea izan zen Solaguenekin bilduta, eta hemendik aurrera ere Jaurlaritzaren erabakien gainean egongo da, eta behar diren bilera guztiak egingo ditugu Azkoitiko proiektuak lehentasun izaten jarrai dezan. Izan ere, babes sozialak politika publikoen lehentasun izan behar dutela sinesten dugu, eta Azkoitian errenta sozialeko etxebizitzak premia-premiazkoak direla argi dugu. Etxebizitza eskubidea herritar guztientzat bermatzea ezinbestekoa delakoa gaude, eta alokairu sozialeko etxebizitzak eskubide hori bermatzeko behar-beharrezkoak dira.
Eta Eusko Jaurlaritzak ere beste horrenbeste egitea espero dugu. Datorren urteko aurrekontuetan behar sozialak lehenetsiko dituela espero dugu, herritarren babes sozialak bestelako azpiegituren gainetik ezarriko dituela, hori egitea ezinbestekoa izango baita alokairu sozialeko etxeen proiektuak aurrera ateratzeko.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut