Berriak Urola Kosta Gozatu! aplikazio berria sortu da, landa eremuko aktibitateak ezagutarazi eta bertako produktuak balioan jartzeko asmoz

Urola Kosta Gozatu! aplikazio berria sortu da, landa eremuko aktibitateak ezagutarazi eta bertako produktuak balioan jartzeko asmoz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urkomeapp.png Urkome Urola Kostako Landa Garapen Elkarteak, Uroka Kosta Gozatu! mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioa sortu du landa eremuko aktibitateak ezagutarazteko eta sustatzeko nahiz bertako produktuei balioa emateko helburuarekin, eta tartean daude Azkoitiko hainbat eragile. "Eskualdera gerturatzen diren edo gerturatu daitezkeen pertsonei zuzenduta egoteaz gain, eskualdeko bizilagunei ere baliogarri izan dakiokeen aktibitate eta zerbitzuz osatua dago. Aplikazio honek, berezitasun edo zerbitzu berritzaile bat du. Aplikazioaren bidez salerosketa egiteko aukera izango da. Aplikazioetan nahiko berria den arren, joera edo garapen hori aurreikusten da aplikazioetan. Salerosketa egiteko ordainketa, transferentzi, edo txartel. Salerosketa egiteko Paypal sistema erabiltzen da, bereziki interneteko salerosketa fidagarriak egiteko sistema berezia da", agertu du Urkomeko teknikari den Aritz Arzallusek.

 

Aplikazioak hiru atal nagusi izango ditu:

1. ATALA
Landa eremuko bisita gidatu eta eskaintza desberdinen atala.

Helburua:Urkomeren helburu eta asmoetako bat, beti izan da eskualdeko baserritar eta ekoizleen lana, eta eurek herriari egiten dioten ekarpenaren balioa gizarteratzea. Horretarako, garrantzitsua ikusten da herritarrek bertatik bertara, baserritar eta ekoizleen langintza ezagutzea eta ahal den neurrian bizitzea. Baserri, baserritar eta ekoizleekiko gertutasun eta konfiantza izateak garrantzia du era berean, eta modu horrek eskaintzen du hori.
Funtzioa: Hainbat eskaintzen informazioa emateaz gain, erreserbaren ordainketa ere egin daiteke aplikazio bertatik. Hala ere, data eta ordua ixteko, eskaintza bakoitzari dagokion antolatzailearekin jarri behar da harremanetan.
Eskaintza egiten duten parte hartzaileak: Oraingoz, Zarautzeko Talai Berri txakolindegia, Aiako Satxota sagardotegia, Zestoako Sastarrain Baserri Eskola, Errezilgo Irure Txiki Baserri Agroekologikoa eta Beizamako hainbat baserrietara bisitak antolatzen dituen Beizamako Aterpetxe-ingurumen zentroa kudeatzen duen Beizama Bizia. "Adierazi, proiektuari hasiera eman zaiola eta oraindik parte hartzaile eta eskaintza berriei irekita dagoen proiektua dela. Aplikazioko eskaintza zabaltzen joateko, zerbitzu hau erabili nahi duen baserritar edo ekoizleri irekita dago", gaineratu du Arzallusek.
Eskaintza desberdinak:
- Langintza edo produktuari dagokionez
- Bisita moduan, tailer moduan, degustazioarekin, bazkariarekin...
- Ordubetekoak, goiz pasak, arratsalde pasak, bazkariarekin...
- ...

2. ATALA
Bertako produktuak menuetan erabiltzen dituzten eskualdeko jatetxeen informazioa. Kasu honetan, Urola Gustagarri II. edizioan parte hartzen ari diren jatetxeen informazioa eta menuak daude ikusgai.

Helburua: Urola Gustagarri egitasmoaren funts berbera du. Eskualdeko jatetxeak bertako produktua erabiltzera bultza nahi ditugu. Sukaldarien jakinduria eta bertako produktuen freskotasun eta kalitatea uztartuz, herritarrek probatuz gozatzea da asmoa.
Funtzioa: Horretarako, atal honetan, jatetxe horien eta eskaintzen dituzten menu berezi horien informazioa jarriko dugu herritarren edo erabiltzaileen eskura. Oraingoz, Urola Gustagarri edizioetan parte hartzen dutenen informazioa dago. Eta edizio horretara eguneratua noski.
3. ATALA
Bertako produktuekin osatutako sorta edo loteen eskaintza egiten da.

Helburua: bertako produktuak herritar edo turisten eskuragarri jartzea
Funtzioa: Sortak aplikaziotik eskatu eta ordaindu daitezke. Kaxa dotore batean daude sartuak produktuak. Norberarentzako eskatu daiteke, baina opari bezala egiteko ere aukera paregabea da. Nahi den helbidera bidali daiteke sorta, edo banaketa gastuak ekidinez jasotze puntuan jaso daiteke.
Eskaintza desberdinak: Sortak oraingoz hiru motatakoak dira. Produktu kopuruaren eta prezioaren arabera bereizten dira. Eskaintzak berritzen eta aldatzen joango dira.Sortetan dauden produktuak, Urkomek kudeatzen duen www.urolakostaonline.com -eko denda birtualeko eskualdeko ekoizleen produktuak dira.
Android eta IOS sistema eragileak dituzten mugikor eta Tablet-etarako dago jaisteko moduan, bai Play Storetik eta baita APP Store-tik ere. "Aipatu, promozio eta eskaintza berezi bezala, hemendik eta urte amaiera arte, aplikazio honetatik salerosketa egiten duten guztien artean zozketa egingo dela eta aplikazio bertako Pagoeta produktuen sorta bat izango dela zozketatuko dena. Kontuan izan, proiektua eta aplikazioa bera dinamikoa izatea nahi dugula bere garapenean. Dituen hiru atalak errespetatuz, eta aipatutako helburuak oinarri hartuta, eskaintza eta eskaeraren ezaugarrien arabera moldatzen, berritzen, zabaltzen eta hobetzen joateko asmoa duela. Amaitzeko, eskerrak eman aplikazioan parte hartzen duten eskualdeko baserritar, ekoizle, bisita antolatzaile eta jatetxe guztiei. Zorte on guztioi!", amaitu du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut