Berriak Erabaki zertan inbertitu 250.000 euro

Erabaki zertan inbertitu 250.000 euro

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dherrixeaurez.png Orain hilabete  aurrekontuen partida bat herritarren esku utziko zuela iragarri zuen Udalak, Denon Herrixen prozesuaren barruan, eta partida hori zenbatekoa izango den erabaki du jada: 250.000 eurokoa. Diru hori zertan gastatu proposamenak eskatu zizkien Udalak herritarrei, eta guztira 113 herritarrek egin dituzte proposamenak: 42 on line eta 73 esku-orri bidez. Horiek guztiak aztertu egin ditugu Udalak, aurreko urteetatik jasota zituen beste proposamen batzurekin batera, aukeraketa egin du bozketara ateratzeko. Bi irizpide erabili dira aukeraketa egiterakoan: 2015ean egiteko moduko proiektuak izatea, eta 250.000 euroko partida horren herena baino gehiagoko gastua ez izatea. Hori kontuan izanda, 12 proiektu aukeratu ditu zozketara eramateko. Hemen duzue zerrenda

12 horiez gain, beste 26 udalaren aurrekontu propioan inkorporatu ditu, eta, beraz, egin egingo dira datorren urtean. Kanpoan 26 proposamen utzi ditu, aipatutako irizpideak ez betetzeagatik.
Orain herritarrei dagokie 12ko zerrenda horretatik zein egin erabakitzea. Boto bidez egin ahalko dute, eta hiru modu izango dituzte botoa emateko:

  • Azaroaren 17an (astelehena) herritarrekin batzar irekia egingo dugu eta bertan botoa emateko aukera egongo da.
  • On-line bidez ere eman ahalko da botoa, udal webgunean, 18tik 21era bitartean.
  • Eta udaletxeko harrera bulegoan ere bai, 18tik 21era, ohiko ordutegian.

16 urtetik gora eduki eta Azkoitian erroldatuta dauden herritar guztiek eman ahalko dute botoa. Botoa emateko, Nortasun Agiriaren zenbakia eta jaiotza data eman beharko dira, eta pertsona batek ezingo du boto bat baino gehiago eman. Hori bermatzeko sistema informatiko berezia garatu dugu.
Horrenbestez, dei bikoitza egiten die Udalak herritarrei: asteleheneko bilerara joateko deia, batetik, eta besteik, botoa ematekoa. Bozketaren emaitzak azaroaren 24ko astean emango dira jakitera eta herritarrek aukeratutako proiektuak bere  aurrekontu proposamenean sartuko ditu Udalak, datorren urtean gauzatzeko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiek eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu datorren asteko bileran eta bozketan parte hartzera, "aurrekontuetako partida garrantzitsu batekin zer egin erabakitzeko eta udal politikan eragiteko".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut