Berriak %80,64ko birziklatze tasara iritsi da Azkoitia urrian

%80,64ko birziklatze tasara iritsi da Azkoitia urrian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakin80.png Urola Erdiko Mankomunitateak emandako azkeneko datuen arabera, hondakinen %80,64 gaika bildu da Azkoitian urrian. Uztailaren amaieran sistema mistoa martxan jarri zenetik, gaikako bilketa tasa etengabe gora doa. Abuztuan %74,41ekoa izan zen, irailean %77,47koa eta urrian %80,64. Aipatzekoa da 2014 urteko lehen hiruhilekoan, honako gaikako bilketa tasak lortu zirela: urtarrilean %43,08, otsailean %38,32 eta martxoan %38,47. Beraz, hilabete gutxian bilketa tasak bikoiztu egin dira azkoitian.

Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkie Udalak azkoitiarroi, birziklatzearen alde egindako apustuagatik. Oraindik hobetzeko aukera badugula sinesten dugu, gainera, eta seguru gaude guztion ahaleginarekin lortuko dugula. Aldaketa txiki baten ordain handia ekarrik digu, eta segi dezagun bide honetan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut