Berriak Indarkeria matxistari aurre egiteko, ekimen sorta

Indarkeria matxistari aurre egiteko, ekimen sorta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

a25-aurkezpen.png Indarkeria matxistaren aurkako eguna da Azaroaren 25a, eta egun horren harira, Berdintasun sailak hainbat ekimen antolatu ditu, indarkeria horri aurre egin eta gizartea sentsibilizatzeko. Besteak beste, txapa tailer bat, autodefentsa ikastaroa, zinea eta tertulia lila antolatu ditu, Horrez gain, Azkoitiako eta Azpeitiako ikastetxeek (bi herrien arteko hezkidetza foroaren barruan) adierazpen bateratuta egingo dute, eta gazteak eta indarkeria matxistaren inguruko mahai inguru bat ere antolatu dute. Azaroaren 25ean bertan, berriz, elkarretaratzea egingo da, Emakumeen Mahaiak antolatuta. Izan ere, egitarau hau eragile ezberdinekin elkarlanean antolatu du Udalak: Emakumeen Mahaiarekin, Zinetogramekin eta aipatu Hezkidetza Foroarekin.

Ekintzetan parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak Udalak, indarkeria matxistari aurre egiteko ezinbestekoa delako guztion inplikazioa. Hemen duzue ekimen guztien egitaraua.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut