Berriak Basarteko poligonoa txukuntzeko lanak urtarrillean hasiko dira

Basarteko poligonoa txukuntzeko lanak urtarrillean hasiko dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

basarte.png Basarte industrialdea txukuntzeko hitzarmena sinatu dute Azkoitiko eta Azpeitiko udalek. Urrategi Alberdi eta Eneko Etxeberria alkateek adierazi dutenez, gasolindegitik Leandro Talleres arteko errepidea oso hondatuta dago eta guneko enpresek eta langileek kexa ugari egin dituzte; "utzikeria egoeran dago eta bi udalen eskumena izanik, elkarlana ezinbestekoa da gunea txukundu eta erakargarri jartzeko". Honela, hitzarmenaren arabera, 70.427 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Azkoitiko Udalak %68,30 ordainduko du, eta, gainerakoa, Azpeitikoak, bere garaian hala hitzartu baitzuten orduko udal orduradunek. Obren epei dagokienez, berriz, lanak egiteko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da jada eta hauek aztertu ondoren, lanak urtarrilean hasiko dira eta hilabeteko ejekuzio epea izango dute, beraz, urtarrila amaierarako bukatuta egotea aurreikusten da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut