Berriak Erosi euskaraz eta parte hartu Azkoitixen Bai Euskari Ziurtagiriaren zozketan

Erosi euskaraz eta parte hartu Azkoitixen Bai Euskari Ziurtagiriaren zozketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zozketa-euskara.png Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du azaroan: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden Ziurtagiridun 42 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.
Hilaren 10etik 20a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Azaroaren 21ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.
Txartelak denda hauetan banatuko dira:

 

ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK
ALZUARAN ARROPA DENDA
ARANBARRI DROGERIA
ARROSPIDE OINETAKOAK
KOXKA KAFETEGIA
KINTTELA ESTANKOA
LUR NATUR DENDA
MOBELTEKNIKA IKASI S.L.
MILAR LARRAMENDI
NHOA ESTUDIOA
OREKA BIOELKARTEA
OSTADAR OPTIKA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
DEAN TABERNA
FK KOPISTEGIA
GONZALO CAMARON BITXITEGIA
ITZIAR JATETXEA
ITZIAR ARRANDEGIA
PSOE TABERNA
TILIN TALAN UME ARROPA DENDA
TAILETU INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK
YALAI GOZOTEGIA
ZAKELA KULTUR ELKARTEA

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut