Berriak Ikastetxeetarako zerbitzua hobetzeko ibilbidea egokitu du Urbanuek

Ikastetxeetarako zerbitzua hobetzeko ibilbidea egokitu du Urbanuek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urbanue.png Ikasturtea hasi denetik, Urbanuen ikastetxeetarako zerbitzua handitzea eskatu dute herritarrek, eta horri erantzunez, ibilbide batzuk egokitu egin dira, ahalik eta auzo gehienetako ikasleak ikastetxeetara eramateko modua egiteko.

Honakoak dira aldaketak: 
• 8:30etako zerbitzua liburutegitik Ipintza auzora joango da zuzenean (bariantetik) eta bueltan, Gerdau • (8:36), Altzibar ( 8:38) eta Martin deunatik (8:39) etorriko da liburutegira. Jarraian eskola guneetara joango da, Trenbiadearen Zumardiatik eta Lideletik bueltan. 
• Ondoren hirugarren buelta osoa egingo du. J.Urkixo- Martin deuna- Bastarrikalde eta eskola guneak.

09:01ean iritsiko da bueltan liburutegira, eta 09:05an hasiko da ondorengo bira, baina oraingoan ez da Ipintzara joango.
Aldaketa horiei esker, Ipintza, Altzibar eta Trenbidearen Zumardi inguruko haurrak ikastetxeetara eramatea ahalbideratuko da.

 

Urbanuen zerbitzua ahalik eta erabilgarriena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, herritarren eskari eta beharren arabera moldatzen ari da ibilbide eta ordutegiak. Hemendik aurrera ere, eskaeraren bat egonez gero, aztertu egingo du Udalak eta aldaketa gehiago egonez gero, jakinaraziko ditu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut