Berriak Bihar, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa, eta galleta tailerra, Urola Gustagarri estreinatzeko

Bihar, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa, eta galleta tailerra, Urola Gustagarri estreinatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gustagarri.png Abian da Urola Gustagarriren bigarren edizioa, eta oraingoan, gainera Azkoitian izango du estreinaldia: bihar (larunbata) eguerdian baserriko Labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira dastatzeko plazan, eta 11:00etatik aurrera haurrentzat galleta tailerra, Kontzejupetan. Etzi, berriz, Azpeitiko Añota sagardotegian Sagastitik Kupelera bisita gidatua egingo dute, sagardoaren elaborazio prozesu guztia erakusteko (Info eta erreserbak 943 812092.). Izan ere, bigarren edizio honetan landuko diren produktuak Baserriko labeldun txerria eta Errezil sagarra izango dira, eta horien bueltan egingo dira ekitaldi guztiak. Asteburuko bi ekimen horiez gain, gaur hasi eta abenduaren 8ra arte, bailarako ekoizleek hornituta eskualdeko hamar jatetxek bi produktu horietan oinarritutako menuak eskainiko dituzte, Honakoak dira jatetxeak Joseba eta Laja Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Beizamako Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen, eta Aranburu Aizarna - Zestoan. Hemen duzue eskuorria informazio osoarekin.

 

Helburua argia da: bertako produktuak balorean jarriz eta bertako sukaldariek trebetasun handiz prestaturiko menuen bidez, baserri eta ekoizpen guneetara bisita gidatu bereziak eginez eta "ekitaldi gastronomiko" berritzaileak data konkretu batzuen barruan antolatuz, aisialdi eta turismorako eskaintza hobetzea, lehendik eskualdeak duen eskaintza turistiko oparoaren osagarri. Ekimen honetan bailarako lehen eta hirugarren sektoreko hainbat eragilek, Urkomek eta bailarako Udalek hartzen dute parte, eta urte honen hasieran jarri zen martxan, bertakoa balorean jarrita turismo eskaintza hobetzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut