Berriak %74,42ko birziklapen tasara iritsi da Azkoitia

%74,42ko birziklapen tasara iritsi da Azkoitia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakinemaitzak.png Hiru hilabete dira Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zela eta dagoeneko %74,42ko birziklapen tasara iritsi dira herritarrak. Oso epe motzean, hondakinen lantaldeak proposatu eta udaleko plenoak adostutako helburu nagusienetakoa, (gutxienez %70eko birziklatzea), bete ez ezik, gainditu ere egin dute, beraz. Horregatik, zorionak eta eskerrak eman dizkie Udal Gobernuak eta Urola Erdiko Mankomunitateak herritarrei, eta emaitzak hobetzen joateko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Emaitza onei esker zaborraren tasa %15 jaistea proposatuko duela ere baieztatu du Urrategi Alberdi alkateak.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak emandako datuen arabera, 2013ko abuztuko datuak eta 2014ko abuztuko datuak alderatuz, gaikako bilketan honako emaitzak lortu dira:

Organikoa: 2013ko abuztuan 16.580 kilo jaso ziren; 2014ko abuztuan 86.600 kilo jaso dira. Laukoiztu egin dugu birziklatze maila.
Errefusa: 2013an 193.920 kilo jasotzetik (eta zabortegira botatzetik) 69.900 kilo jaso dira 2014ko abuztuan. Hiru aldiz gutxiago gutxiago sortzen dugu.
Hau da, askoz gehiago konpostatzen dugu eta askoz gutxiago bidaltzen dugu nahasian zabortegira, hau da gutxiago kontaminatzen dugu.
Bestelako frakzioen birziklatzea ere igo egin da:
Ontzi arinak, orain urtebete baino 13.000 kilo gehiagoa birziklatu dugu, lehen jasotakoaren %82 gehiago).
Papera eta kartoia, orain urtebete baino 2.009,68 kilo jaso dugu, lehen baino %5,75 gehiago).

Eta horri esker, hondakinen tasa hori %15 jaistea proposatzen du Udal Gobernuak, besteak beste Lapatxi ordaindu beharreko kopurua jaitsi egingo delako. "Emaitza hauek bide onean gaudela erakusten dute eta herritarrak zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkiegu gauzak ondo egiteko hartu duten konpromisoagatik. Eskerrak, baita ere, bi urteetako prozesu honetan gauzak hobetze bidean lanean aritu diren herritar, talde eragile eta udaleko eta mankomunitateko teknikariei ere", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak, datuak benetan gustura egotekoak direla nabarmendu ostean. 
"Argi dago: azkoitiarrek bat egin dute errefuxa gutxiago sortzeko eta birziklapen maila altuak lortzeko xedearekin, eta orain konpromiso horri eutsi eta hobetzen joatea da erronka. Oso ondo ari gara, baina oraindik badugu zer hobetua. Gune batzuetan arazoak sortu dira, eta gauzak hobetzeko lanean ari gara". Horretarako, hondakinen lantaldean jarraipen batzorde bat martxan jarri du arazo eta inzidentziak aztertu eta nola konpondu aztertzeko. "Erabakiak denon artean hartuko ditugu batzorde honetan".

Bestalde, Orhartza Alegria hondakinen bilketa selektiborako bulegoko hezitzaileak ere azkoitiarrek erakutsitako konpromisoa eta prestutatasuna nabarmendu ditu, eta honako oharrak eman ditu:

o Zintzilikarioak errefusa jasotzen dira, eta astearteetan soilik erabili behar dira, dagozkion kubo grisekin.
o Organikoen edukiontzietan hondakin organikoa soilik bota behar da, bereizita, eta zorro konpostagarrietan sartuta. Ez erabili plastikozko zorrorik, eta ez bota bertara organikoa ez den organikorik.
o Edukiontzietatik kanpo, lurrean, ez utzi zorrorik, beste herritarrekiko errespetuz jokatu eta herriaren txukuntasuna kontuan izan. Horrekin gogora arazi nahi dugu, hondakin mota bat Garbigunera eraman behar dela, eta ezin dela kalean utzi.

Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko presidenteak ere Azkoitia zoriondu du hasitako bideagatik eta lortutako emaitzegangatik, eta Mankomunidadetik ahalik eta gehien birziklatu eta ahalik eta errefus gutxien sortzeko helburuarekin lanean segituko dutela adierazi du.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut