Berriak Mintzalagun programan parte hartzera deitzen ditu Udalak azkoitiarrak

Mintzalagun programan parte hartzera deitzen ditu Udalak azkoitiarrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzalgunkartel.png "Mintzalagun" modu naturalean, lasaian eta lagun artean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen doako zerbitzua da. Mintzalagunari esker euskaldunak eta euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasunik ez dutenak astean behin ordubete gutxienez elkartzen dira talde txikitan, euskaraz hitz egiteko, eta horretara animatu nahi ditu herritarrak Udalak. Zerbitzua azaroaren 6an hasi eta ekainean bukatuko da, eta tartean lehiaketak, ibilaldiak, afariak, etab. egingo dituzte. Izena emateko azken eguna urriaren 31a da.
Izena emateko eta informaziorako lekuak:
Azkoitiko AEK euskaltegia
943151089 (Oihana)
Udaleko euskara zerbitzua
943857175 (Jasone)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut