Berriak Larunbatean umeentzat gaileta tailerra egongo da, Urola Gustagarriren barruan

Larunbatean umeentzat gaileta tailerra egongo da, Urola Gustagarriren barruan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gustagarri-galletak.png Urola Gustagarriren bigarren edizioa asteburuan hasiko da eta Azkoitian bi ekitaldi egingo dira, larunbatean (urriak 25). Batetik, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira plazan, eta bestetik umeentzat galleta tailerra egingo da, Kontzejupean. LHko umeei zuzenduta dago taillerra, eta izena aurrez ematea komeni da, beranduenez ostiralean, Gazte informazio bulegoan (943 026 027) edo Abarketatxo ludotekan (943 083 800). Tailerra ordubeteko hiru txandatan emango da, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta txanda bakoitzean gehienez 24 ume sartuko dira. Egindako galletak etxera eraman ahalko dituzte umeek. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut