Berriak Udalaren euskara politika herritarrekin elkarlanean diseinatuko du Udalak

Udalaren euskara politika herritarrekin elkarlanean diseinatuko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

euskaraplana.png Udalaren euskara plana urte honen amaieran bukatzen da, eta berria prestatzea ezinbestekoa da. Lan hori, ordea, herritarrekin elkarlanean egin nahi du oraingoan Udalak, azkoitiarren iritzi eta proposamenak kontuan hartuta, eta horretarako bidea zabalduko du.  Dagoeneko bidali da liburuxka bat etxez-etxe, informazio osoarekin, eta ostegun honetan bertan aurreneko bilera izango da (urriak 23, 18:30ean Elkargunean). Hemen duzue, eskuragai, liburuxka, informazio osoarekin.  Ekarpenak egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a da.

 

Zergatik ari gara bultzatzen euskara udaletik?

Euskara ordezkapen prozesua jasaten ari delako eta gure bizitzako eremu batzuetan espainiera eta beste hizkuntza batzuk desagerrarazten ari direlako. Udaletik euskara bizitzako esparru guztietan erabiltzeko aukera bermatu behar du
Espainieraren ondoan euskara hizkuntza ahula da, eta gero eta gutxiago erabiltzen da gurean. Ondorioz, galtzeko arriskua du, neurriak hartu ezean.

Zein da euskararen egungo egoera Azkoitian?
Herritarren 4tik 3 dira euskaldunak, eta haur eta gazteak dira euskaldunenak.
Eskualdeko batezbestekoarekin alderatuz, makalak dira gure erabilera datuak: batazbestekoa %71,5ekoa da, eta gurean %61, 3koa.

Udaleko euskara zerbitzuetatik saiatu dira zenbait arloetako gabeziei erantzuten: toponimia jaso dugu, Ahotsak egitasmoan parte hartu dugu, Gu ere bertsotan eta Mintzalagun programetan ere ari gara, eta herriko establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko Bai Euskarari ziurtagiria eta bestelako materiala prestatu eta sustatu dugu...

Baina datorren urtetik aurrera zer egin eta nola egin herritarrekin elkarlanean adostu nahi du Udalak. Horretarako, herritarren proposamenak jasotzeko hainbat bide zabaldu ditu:


Dagoeneko etxez etxe informazio liburuxka hau bidali du. Bertan aipatutako informazio horren ingurukoak jasoko dituzte herritarrek, eta euren iritzia eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Galdetegi txiki bat dago liburuxkan, eta hori betetzea eskatzen zaie herritarrei.
Horrez gain, urriaren 23an bilera irekia egingo da herritarrei beharrezko informazio hori emateko. 18:30ean izango da, Elkargunean, eta han ere egongo da proposamenak egiteko aukera .
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide bidez edo 943 85 71 75 telefonora deituta ere egin daitezke proposamenak, edo udaletxean bertan, euskara zerbitzutik pasatuta.

Herritarren proposamenak jasotzeko azkeneko eguna urriaren 30a izango da, eta ordutik aurrera, proposamen horiek aztertuko ditugu. Behin hori eginda, euskara plan berriaren zirriborroa adosteko bilera egingo dugu herritarrekin, azaroraen 13an, Elkargunean, 18:30ean.
Bilera horretan adostutako zirriborroa euskara mahaiari eta batzordeari aurkeztuko zaizkie ondoren, eta horren ondotik, plenotik pasatuko litzateke.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut