Berriak Tasak eta zergak orokorrean bere hortan utzi eta zaborrena jaistea proposatzen du Udal Gobernuak

Tasak eta zergak orokorrean bere hortan utzi eta zaborrena jaistea proposatzen du Udal Gobernuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

tasak.png Udal gobernuak 2015eko tasa eta zergetako proposamena aurkeztu du eta orokorrean ez du igoerarik plantetatzen. "Erabaki hori hartzeko honako bi ardatz izan ditugu kontuan: herritarrek bizi duten karga ekonomikoa ahal den neurrian arintzea, eta bestetik, zerbitzu publikoen kostuak arduraz kudeatzea", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak. Zaborren tasa, ordea, %15 jaistea proposatu dute. "Zergatik? Sistema berriari esker, abuztuan hondakinen %74,42 bereiztera iritsi garelako, eta ondorioz, kostuak murriztu egingo direla aurreikusten dugu, besteak beste,Lapatx zabortegira errefusa botatzeagatik ordainduko duguna nabarmen jaitsiko delako". Horrekin batera, iaz etxebizitza hutsei ezarritako %100eko errekargoaren ingurukoak ere azaldu ditu alkateak. Erroldaren arabera, iaz 760 etxe huts zeuden, baina horietatik 227 salbuetsiak izan ziren errekargu hori ordaintzeko. Beraz, 533 etxebizitzari ezarri zaie errekargua. Errekargo hori ezarrita jasotako dirua alokairu soziala indartzeko erabiliko du Udalak. Hala, etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru-laguntzak emango ditu, hiru motatako laguntzak.

 

Honako helburuak izango dituzte diru-laguntzek;
- Oinarrizko etxebizitza eskubidea bermatzea.
- Hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatzea.
- Etxebizitzen eraberritzea bultzatu eta herriko ekonomia suspertzea.
Hiru motatako laguntzak izango dira:
- Alokairura ateratzeko beharrezko obrak egiteko diru-laguntzak.
- Efizientzia energetikoa lortzeko diru-laguntzak.
- Obrak egiteatik ordaindu beharreko zergan diru-laguntza. Laguntza horietako bono moduan emango dira, herriko negozio eta dendetan erabiltzeko bonoak. Horrekin herriko merkataritza indartzea ere nahi da.
Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzaren Biziguen eta Asap programetara bideratzen diren etxebizitzentzat izango dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut