Gazteak praktiketan kontratatzeko eta proiektu ekintzaileak garatzeko diru-laguntza berriak emango ditu Udalak

2014/10/15, Asteazkena - 12:36

Inprimatu

dirulaguntzak.png Lanbiderekin elkarlanean, eta Enplegu planaren barruan (eskualdeko gainerako beste bost udalekin batera), beste bi diru-laguntza linea emango ditu Azkoitiko Udalak. "Azkoitian 797 lagun zeuden Lanbiden izena emanda irailean. Kopuru hori gutxitzen joateko gure esku dagoen guztia egin behar dugu, eta ahalegin horretan beste pauso bat da hau", adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Iraurgi Berritzenek dagoeneko eskaitzen dituen diru-laguntzekin bateragarriak dira linea berri hauek, baina haiek baino lehenago eskatu behar dira. "Datekin adi egoteko eskatzen diegu herritarrei, eskatzeko epea oso laburra delako, eta garaiz ibiltzea ezinbestekoa delako". Jarraian duzue bi laguntzen inguruko informazioa:

 


 

• Langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzeagatik laguntzak, enpresentzat

Aurkezteko baldintzak: kontratatutako pertsonak 30 urte baino gutxiago izatea, Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda egotea. Kontratuek azaroaren 21a baino lehen hasi beharko dute eta enpresen hobaria, kontratatutako pertsonak jasotako hileroko soldata gordinaren arabera finkatuko da (2.450 euro eta 3.620 euro bitartean). Laguntza hauek eskatu daitezke jada, Iraurgi Berritzenen.

• Ideia ekintzaileak garatu edo martxan jartzeko diru-laguntzak
Lanbiden izena emandakoentzako lagunatzak dira, bi motatakoak: ideia berria eduki eta bere bideragarritasuna aztertzea behar dutenentzat, eta jada idea baten bideragarritasuna aztertuta eduki eta ideia hori martxan jarri nahi dutenentzat.
- Ideia bat eduki eta hori garatzeko bost laguntza emango dira, horietaik 4, 25 urte azpiko langabetuentzat, eta bat 25 urte baino gehiagokoentzat. 1.500 eta 2.000 euro arteko laguntzak izango dira
- Ideia bat dagoeneko garatuta eduki eta hori martxan jarri nahi dutenentzat sei diru laguntza emango dira, horietatik lau 25 urte azpiko langabetuentzat eta gainerako bi 25 urtetik gorakoentzat. Laguntza hauek eskatzeko epea urriaren 20tik 26ra da, Azpeitiko udaletxean.

Informazio zehatza eta osoa, hemen

Horrez gain, Iraurgi Berritzenek gogora arazi nahi du Lanbideren bidez emandako laguntza horiez gain badituela ekintzailetasuna sustatzeko beste laguntza batzuk, ideia eta negozio berriak martxan jartzeko diru-laguntzak zehazki. 2.500 eurotik 10.000 eurora artek diru-laguntzak dira, norbanako zein enpresei zuzendutakoak, eta eskatzeko epea azaroaren 30ean amaitzen da. Interesatuek Iraurgi Berritzenen dute informazio osoa.


Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut