Berriak Azkoitirako ingurumen plana garatzeko bilera, hilaren 21ean

Azkoitirako ingurumen plana garatzeko bilera, hilaren 21ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ibaigarbiketa.png Orain 14 urte jarri zuen martxan Udalak Azkoitiaren iraunkortasuna bermatzeko prozesua eta bide horretan hainbat lan egin dira urte hauetan. Baina egun plan hura zaharkituta dagoela ikusi du Ingurumen sailak, herriaren errealitatea eta beharrak aldatu egin direlako, eta egungo egoerara egokitutako beste plan bat egin nahi du. Eta dagoeneko hasi da lanean. Elkarrekin 21 aholkularitza martxan da eta herriko ingurumen diagnosia osatu du. Dokumentu honek egungo Azkoitiko esparru ezberdinen inguruko informazioa biltzen du eta herriko errealitatea modu sintetikoan islatzea nahi du. Diagnosi hau osatzeko, Elkarrekin 21eko teknikariek herriko zenbait eragilerekin (jubilatu elkartea, tabernariak, merkatariak, ikastetxeetako eragileak, etab.) hitz egin dute.

 

Une honetan, diagnosia eskuartean duela, eta hurrengo fasera igaro aurretik, bertan jasotzen diren ondorio nagusiak herritarrokin partekatu nahi ditu Udalak. Izan ere, dokumentu hau Azkoitiko ingurumen plan berria osatzeko oinarrizko dokumentua izango da eta herriko entitateekin, elkarteekin, erakundeekin, zein herriko eragile sozial eta ekonomikoekin diseinatu nahi du.

 

Horretarako bilera bat antolatu du, urriaren 15erako. 18:30ean izango da, Elkargunean. Bertan, herritarrei diagnosia aurkeztuko zaie, eta haiek dituzten iritzi eta ekarpenak jasoko dira. Amaitzeko, hemendik aurrerako urratsak zehatzuko dira.
Bertaratu eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak Udalak. Egin dezagu Azkoitia iraunkorra denon artean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut