Berriak 2015eko aurrekontuen partida bat herritarren esku utziko du Udalak

2015eko aurrekontuen partida bat herritarren esku utziko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dhaurkezpena.png Orain hiru urte hasitako bideari jarraituz, 2015eko udal aurrekontuak ere herritarren partaidetzarekin osatuko ditu Udalak, gobernu irekiaren filosofian sakondu eta parte-hartzea indartzeko. Eta hori buruan, beste pausu bat emango du oraingoan:  "Azken hiru urteetako esperientziak baloratu ostean, aurtengoan ahalik herritar gehiengana iristea nahi dugu  aurtengoan eta herritarren erabakimena handitzea; horregatik, aurrekontuko gastu-inbertsioetarako partida bat zertan gastatu herritarren esku utziko dugu". Hala azaldu du Esther Lizarralde zinegotziak. Partida horren zenbatekoa azaroan zehatuzko dute, baina herritarren proposamenak biltzen hasi dira dagoeneko. Aste honetan herritar orok bere etxean esku-orri bat jaso dute eta orri horretan idatzi beharko dituzte euren proposamenak, eta herrian horretarako jarritako buzoietan utzi. Udal webgune honen bidez ere egin ahalko dituzte proposamenak, Danon Herrixenen atal berezian.

Urriaren 15ea arte egin daitezke proposamenak. Hortik aurrera, udalak guztiak bildu eta aztertuko ditu, eta lehendik berak detektatuta dituen beste batzurekin batera, aukeraketa bat egingo du. Azken aukeraketa horretan sartzen diren egitasmoen artean datorren urtean zein egingo duten herritarrek erabakiko dute, bozketa bidez, azaroran.

 

Prozesuan parte hartu eta euren iritzia ematera animatu nahi ditu azkoitiarrak udalak, "herritarren dirua zertan gastatatu denon artean erabakitzeko" eta partaidetza kultura indartzen joateko. 2012an jarri zuen abian Danon Herrixe prozesua eta orduan zer nolako herria nahi zuten eztabaidatu zuten: bizi kalitatea, ongizatea eta garapen jasangarria hobetzeko hainbat ekarpen jaso ziren eta batzuk 2013ko aurrekontuetan txertatu ziren. "Danon Herrixekin abiatutako bidea gardentasun ariketa izateaz gain, parte hartze kultura lantzeko eta indartzeko prozesua ari da izaten: herritarrei aurrekontuen inguruko eta udal politiken inguruko informazioa helaraztearekin batera, herritarren iritzi eta ekarpenak jaso, eta herritarrek politika publikoetan eragiteko ahalmena handitu nahi dugu", gaineratu du Lizarralden. "Hitz politez haratago, bide berriak urratzen ari gara eta herritarrekin egin nahi dugu bide hori".

Ekarpenak urriaren 15era bitartean egin ahal izango dira:

Bideak:

- Esku-orria buzoietan utzita (Udaletxean, Elkargunean, Liburutegian, Martitteko elkartean, Aizpurutxoko tabernan, Otarre tabernan eta Elosuko tabernan daude buzoiak)
- Udal web orria, Danon Herrixe atalean
Azaroan emango da bozkara eramango diren proiektuen berri eta jakingo da partidaren kopurua.

Ondoren bilera orokor bat egingo da eta bertan udal gobernuaren aurrekontu proposamena aurkeztuko da eta azken urteetako aurrekontuen, diru sarrera eta gastuen bilakaera ere azalduko da.
Bileran ere proiektuak aurkeztuko dira eta bozkatu ahal izango da. Bozketa egun gehiagotara luzatuko da eta bide ezberdinak jarriko dira horretarako.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut