Berriak 'Irakurriz gozatu' programa sustatuko du Udalak aurten ere

'Irakurriz gozatu' programa sustatuko du Udalak aurten ere

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztezulo.png Udaleko Euskara Zerbitzuek 'Irakurriz Gozatu' egitasmoa martxan jarriko dute aurtengo ikasturtean ere. Hala, aste honetan Gaztezulo hilabetekaria doan banatuko da Floreaga eta Xabier Munibe eskoletan. Zehazki DBH-ko 4. mailako ikasleei banatuko zaie aldizkari hori, sei hilabetez. 'Irakurriz gozatu'-ren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatu eta euskal prentsa gazteei ezagutaraztea. Horretarako gazteentzat pentsatutako Gaztezulo aldizkaria erabiltzen da eta, bide batez, aldizkari horren hedapenean ere laguntzen du. Ikastetxeek, Donostiako Komunikabideak E.M-k eta Udalak elkarlanean bideratzen dute proiektua.
Ikasturtearen amaieran egitasmoaren balorazioa egiten dute ikastetxeek eta hedabideak. Iazko balorazioak egiaztatu zuen Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen duela eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera ematen duela. Horregatik erabaki dute aurten ere martxan jartzean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut