Berriak Bide berdea, ekintzailetasuna, energia burujabetza, eta baserri bideak konpontzea lehenetsi dituzte herritarrek

Bide berdea, ekintzailetasuna, energia burujabetza, eta baserri bideak konpontzea lehenetsi dituzte herritarrek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

partaidetzabilera.png Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzazko Aurrekontuetako 500.000 euroak non inbertitu erabaki dute Urola Erdiko herritarrek.

Hemen herritarrek zehazki aukeratutako proiektuak:

1. Ekintzailetza arloko eskualdeko estrategia garatzea: 122.000 euro.

2. Zestoa eta Zumaia arteko bide berdea osatzen joateko ibilbidean zehar dauden bi tunelen konponketa: 250.000 euro.

3. 2014an zehar lantzen ari den eskualdeko Energia Burujabetza Planak jasoko duen ekimen zehatz bat martxan jartzea: 65.000 euro.

4. Eskualdeko baserri bideen konponketarekin jarraitzea: 63.000 euro.

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoan abiatu zuen Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena. Horren helburua da herritarren parte hartzea bultzatzea diru publikoaren kudeaketan, baita partaidetzaren kultura gure gizartean errotzea. Parte hartze prozesu horren berezitasuna da ez dela kontsultiboa, herritarrei azken hitza ematen baitzaio. Herritarrek erabakitzen dituzten proiektuak 2015eko aurrekontuetan txertatzeko konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek berretsi dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut