Berriak Larunbatean hasiko da organo erromantikoaren nazioarteko zikloa, organo ikasleen emanaldiarekin

Larunbatean hasiko da organo erromantikoaren nazioarteko zikloa, organo ikasleen emanaldiarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

organoerromantiko.png XV. edizioa izango du jada organo erromantikoaren nazioaren zikloak. Orain hamabost urte hasi ziren Azkoitia, Azpeitia eta Bergarako Udalak ziklo hau antolatzen "Gipuzkoako organo erromantikoen ondare aberatsa aprobetxatu eta ezagutzera emateko", eta helburu horrekin jarraitzen dute. Hala azaldu du Esteban Elizondo zikloaren antolatzaile eta organujoleak. Guztira 10 emanaldi izango ditu aurtengo zikloak, eta horietatik lau izango dira Azkoitian, Parrokian. Larunbatean bertan (hilak 4) organo ikasleen kontzertua izango da 11:00etan, eta 20:00etan, Anabel Aldalur mezzoak, Gorka Zabaleta txistulariak eta Fernando Gonzalo organu joleak emango dute kontzertua. Urriaren 11an Esteban Elizondok berak emango du kontzertua, hau ere 20:00etan, eta hilaren 18an, Koruko Andre Maria musika kapera eta Alize Mendizabal organu jolea arituko dira. Aurtengo edizioan Euskalerriaren Adiskideen Elkartean leku berezia izango du, elkartearen 250. urtemuga dela eta. Azkoitiko emanaldiez aparte, Loiolan beste hiru egingo dira, eta Bergaran beste hiru. Hemen duzue zikloaren programa osoa eta emanaldien inguruko informazioa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut