Berriak Bizenta Mogel XXXIII. ipuin lehiaketa, martxan

Bizenta Mogel XXXIII. ipuin lehiaketa, martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bizentamogelipuin.png Bizenta Mogel XXXIII. ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Hemezortzi urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, eta ipuinak urriaren 31ra bitartean aurkeztu daitezke, udaletxean bertan. Euskarazko lanak izango dira, lau eta hamar orri bitartekoak, eta irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, 330 euro eta oroigarria irabaziko ditu, eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria. Ipuinak gaitzizen batekin izenpetuta entregatu behar dira. eta gaitzizen berdina daraman kartazal itxi baten barruan idazlearen datu pertsonalak zehaztu beharko dira. Lanak, berriz, orrialde bakarrean idatzi beharko dira, tarte bikoitzarekin. Orijinalak eta inon argitarau eta saritu gabekoak izan beharko dute. Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut