Berriak Foru Aldundiaren aurrekontuak erabakitzeko bilerak, asteartean eta asteazkenean

Foru Aldundiaren aurrekontuak erabakitzeko bilerak, asteartean eta asteazkenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipubilera23.png Foru Aldundiaren aurrekontua nola erabili erabakitzeko bi bilera egingo dira aste honetan. Batetik, bihar (asteartea irailak 30), 2015ko aurrekontuekin zein proiektu egin aukeratzeko bilera egingo da. Urola Erdiko herritarrek martxoan eta apirilean proposatu eta lehenetsitako proiektuak juridikoki bideragarriak diren eta zenbat kostu izango duten aztertzen ari dira, eta txosten horien emaitzak kontuan hartuta, orain da behin betiko proiektuak aukeratzeko garaia, eskualde bakoitzari dagozkion 500.000 euroak zertan gastatuko diren erabakitzeko. 19:00etan egingo da bilera hori, Azpeitiko udaletxean.

 

Bigarren bilera, berriz,asteazkenean egingo da (urriak 1) eta bertan herritarrek aurten jada egitea erabaki duten proposamen baten nondik norakoak aztertuko dira. Eskualdeko mendietan bidezidorrak txukundu, eta mendi-ibilbide erakargarriak egitea erabaki zuten herritarrek, Gipuzkoako Mendi Zuzendaritzako teknikariek eskualdeko mendi-bideen egoerari buruzko informazioa emango dute eta ondoren, herritarrek aukera izango dute euren proposamenak egin eta interbentzio egokienak aukeratzeko. Bilera hori Azpeitian izango da, 19:00etan, Baigeran. Bi bileratan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak Diputazioa eta Azkoitiko Udalak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut