Berriak Burujabetza energetikoa eta elikadura burujabetza izango dira Ingurumen Hamabostaldiaren ardatz

Burujabetza energetikoa eta elikadura burujabetza izango dira Ingurumen Hamabostaldiaren ardatz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ingurumenhamabostaldi.png Astelehenean (hilak 29) hasiko da aurtengo Ingurumen Hamabostaldia. Herriko eragile eta elkarte ezberdinek egitarau oparoa antolatu dute aurtengorako ere, ingurumenaren inguruan kontzientzia hartu eta ohiturak aldatzeko helburuarekin. Zazpi talde aritu dira Udalarekin elkarlanean aurtengoa antolatzen: Piztu, Baratza Dantzan, Fracking Ez, Oreka, Abarketatxo Ludoteka, Zuhaitzak Bizirik eta Zero Zabor, eta partaidetza hori nabarmendu izan nahi dute guztiek. Adin guztietako herritarrentzako ekimenak antolatu dituzte; hosto bilketa, txakurren gorotzen aurkako kanpaina, dokumentalak, baratze ekologikoetara bisitak, bizikleta martxa, Urbanue ezagutzeko birak... Baina bereziki burujabetza energetikoaren ingurukoek hartuko dute protagonismoa, Piztu elkartearen eskutik: hala eguzki energiarekin hamaiketakoa prestatuko dute, ingenio berriztagarrien erakusketa edo etxeko instalazio fotoboltaikoen tailerra. Elikadura burujabetzari dagokionez, berriz, Baratza Dantzan kontsumo taldeak dokumental bat eta baserri batera bisita antolatu ditu. Hemen duzue egitarau osoa. Udalak ekintzetan parte hartu eta ingurumenaren kontzientzia sendotzen segitzera animatu nahi ditu herritar guztiak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut