Berriak Bidezko merkataritza oinarri hartuta, asteartean hasiko da Garapenean Bidelagun aste solidarioa

Bidezko merkataritza oinarri hartuta, asteartean hasiko da Garapenean Bidelagun aste solidarioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

astesolidario.png Azkoitiko Udalak diruz laguntzen dituen Gobernuz Kanpoko erakundeak ezagutarazi eta euren lana gizarteratzeko Garapenean Bidelagun aste solidarioa egingo da aurten ere. Bidezko merkataritza izango dute aurten ardatz, eta horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte: bideo emanaldiak, zinea, hitzaldiak... Larunbatean izango da egun handia: elkarteak plazara aterako dituzte euren postuak, eta Iparra-Hegoa gai hartuta, testu irakurketa egingo da. Ekintzetan parte hartu eta Azkoitia solidarioago baten alde lanean segitzera animatzen ditu Udalak herritarrak.

Hemen duzue egitarau osoa:

 

Irailak 23tik 26ra (asteartetik ostiralera)
Azkoitian lanean ari diren Gobernuz kanpoko erakundeen bideo emanaldiak.
Torre Zurin,18:00etatik 20:00etara

Irailak 23, asteartea
Zinea: "Haiti Cherie". Zuzendaria Claudio del Punta
Elkargunean, 19:00etan.

Irailak 25 , osteguna:
Bidezko merkataritza buruzko hitzaldia. Hizlaria: Jose Mari Iriondo.
Elkargunean, 19:00etan

Irailak 26tik 29ra (ostiraletik astelehenera)
Zinea:" Un novio para Yasmina" Zuzendaria : Irene Cardona Bacas.
Baztartxo zineman. Ohiko ordutegian

Irailak 27, larunbata, Herriko plazan:
11:00etatik 14:00etara: Azkoitian lanean ari diren Gobernuz kanpoko erakundeek postuak jarriko dituzte Herriko plazan, egiten duten lanaren ingurukoak azaltzeko.Herrialde ezberdinetako musika ere egongo da.

12:00etan:Iparra-Hegoa testu irakurketa.Herriko plazan Iparra eta Hegoaren arteko harremana oinarri duten testuak (poesia, prosa, bertsoak,esaldiak...) irakurriko dituzte herritarrek.Testu batzuk bertan egongo dira, jada aukeratuta, baina norberak ere eraman ditzake.Irakurketa irekia eta zabala izango da, edonoren era edozein hizkuntzatan idatzitako testuak irakurriko dira, eta nahi duen orok hartu dezake parte.

Parte hartzaileak:
- Acoes
- Parapeti-Bolivia
- Bidezko Merkataritza .
- Gazteak eta Garapena
- Nava Jeevan - Bizi Berria
- Behar Bidasoa
- The Direct Help Fundation-Kathmandu - Mundu solidarioa helburu

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut