Berriak Aldundiaren aurrekontuen behin betiko proiektuak aukeratzeko bilerak, 23an eta 30ean

Aldundiaren aurrekontuen behin betiko proiektuak aukeratzeko bilerak, 23an eta 30ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipupartaidetza.pngGipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Partaidetzazko Aurrekontuak 2014 ekimenaren azken txanpan sartu da. Urola Erdiko herritarrek martxoan eta apirilean proposatu eta lehenetsitako proiektuak juridikoki bideragarriak diren eta zenbat kostu izango duten aztertzen ari dira, eta txosten horien emaitzak kontuan hartuta, orain da behin betiko proiektuak aukeratzeko garaia, eskualde bakoitzari dagozkion 500.000 euroak zertan gastatuko diren erabakitzeko garaia. Horretarako, bi batzar ireki egingo dira eta parte hartzera animatzen dituzte herritarrak Diputazioak eta Udalak. Honako egunetan eta tokietan izango dira batzarrak:

Irailak 23, 19:00etan, Azkoitiko Elkargunean.

Irailak 30, 19:00etan, Azpeitiko udaletxean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut